+Trebakuntza

Langabeziarik gabeko lanak

Espainiako lan-merkatua eraginkortasun txikikoa da. Langabeziamaila handia dao (% 13,8), eta, aldi berean, bete ezin den lan-eskaintza handia ere bai, horietarako profesional gaituen gabezia baitago. Desoreka horrek ManpowerGroup-ek galdetutako mila espainiar zuzendarien % 41 hartzen ditu eraginpean. Hori azken hamarkadako zifrarik altuena da, mundu osoan errepikatzen den egoera bat, non inkestatutako 14.000 exekutiboen erdiek baino gehiagok adierazi duten zailtasun handiak dituztela behar dituzten langileak kontratatzeko. Batez ere eraldatze digitala egiteko.

"Adimen Artifizialako (AA) espezialistak behar dira, aplikazioen (app-ak) garatzaileak, bezeroen kudeaketako adituak (salesforce), baina baita Lanbide Heziketako (LH) teknikariak ere, gaur teknologikoak aurkitzea bezain zaila direnak.  Berdin gertatzen da biltegiko gazteekin, eskorga-eramaleekin edo urdaiazpikoen hezurgabetzaileekin..., eskaintza handia duten lanpostuak, baina eskakizun oso txikia dutenak”, dio Javier Blascok, Adecco Group Institute-ko zuzendariak.


Eraikuntzaren sektorean espezialistak behar dira ere, hala nola bistako adreilukoak, burdinlariak, gruistak edo makinetako operadoreak. Industrian, bestetik, enpresek ondorengo langileeen gabezia dute: eskorga automotoren gida-tzaileak, peoi matrizeroak, soldatzaileak, fresatzaileak, mekanikariak eta elektromekanikariak. Berdin-berdin gertatzen elikaduran, elikagaien maneiuan adituak diren langileekin, hezurgatzaileekin edo hiltegietako langileekin, “profil espezializatuak eta ondo ordainduak beren lanpostuak esfortzu fisiko handia eskatzen duelako eta estres termikoaren menpe baitaude”, azaltzen du Blascok.
Langile hauentzat lana aurkitzea erraza da, adituen arabera, enpresen eskakizun handia dela eta. Orokorrean, LHko teknikariek 25.000 eta 35.000 euro gordin arteko soldata jaso dezakete urtean, bilatuenak 40.000ra iristen diren arren.


Unibertsitateko graduatuak baino gehiago


Kontsultatutako iturri guztiek bat egiten dute adieraztean 2019n, lehen aldiz, LH profesionalen eskakizunak unibertsitateko graduatuena gainditu zuela. “Beren emaitzak enpleguan handiagoak dira, baita ordainsarian ere, unibertsitario askok ez baitute lan egiten beren heziketarekin harremana duten tokietan”, agertzen du Andreu Cruañasek, Asempleoko presidenteak. Adecco-n % 42 izan da % 38,5ren kontra. Infojobs-en, non hiru milioi lan-eskaintza kudeatzen diren urtero, lanpostuen laurden batek LH eskatzen dute, % 14k goi mailako titulatuak eskatzen dituzten bitartean. Neus Margalló lan atariko ikerketen arduradunak dio iragarkien % 40 baino gehiago heziketarik gabeko edo oinarrizko ikasketak dituzten pertsonei zuzenduak daudela.

Izan ere, nahiz eta etorkizuna (baita oraina ere) digitala izan, konpainia espainiarrek egiten dituzten kontratuak oraindik ez dira horrela. 2019n sinatu ziren 22,5 milioi dokumentuen artean, ez dira % 1era iristen teknikari informatikoak eta programatzaileak. Ez dira agertzen ere gehien handitzen diren lanpostuen artean. Hazkunde gehien erakusten duten kontratuak dira aktoreenak      (% 28), lan-arriskuen prebentzioko teknikariak (% 27), hondakinen sailkatzaileak (% 23), kazetariak (% 19,6), grua eta makineriako operadoreak (% 19,4), osasun larrialdietako teknikariak (% 18,9), abere-hiltzaileak eta haragi-industriako langileak (% 18,5) eta banatzaileenak edo mezularienak (% 15,9). Informatikarien eskakizunak % 6 egiten du gora 2018rekin alderatuz, Estatuko Enpleguko Zerbitzu Publikoaren arabera (Servicio Público de Empleo Estatal, SEPE).

Dena den, enpresarien eta giza baliabideetako profesionalen aldetik datorren kexarik errepikatuena azken urteetan da aditu digitalen gabezia. Sektore guztiek behar dituzte, ez bakarrik teknologikoek. Infojobs-ek berriz testuinguratzen du: lanpostu batengatik 38 hautagai aurkeztu dire batezbeste. Informatikaren kasuan ez dira hamarrera iristen.


Profil eskatu gehiago


Profil eskatuenak eta betetzeko zailenak direnak, non langabeziarik ez dagoen, asko dira. Ingeniariak dira, zibersegurtasuneko adituak, sareen administrariak, Python ingurunetako programa-tzaileak, big data-koak, robotika, adimen artifiziala, 5G edo errealitate handitukoak. Betekizun hauek batezbesteko soldata oso altuak dituzte, Blascoren arabera, izan ere 50.000 eta 60.000 euroren artean irabaz dezaketelako urtean. Horien artean baita aurkitzen dira ere sare sozialetako programazioko adituak, analista digitalak edo espezialistak bezeroaren esperientzian.


"Mota honetako profilak ez dira aurkitzen oso gutxi daudelako, ez baitaude espezialitate hauetan prestatzen dituzten graduak. Ez dira ikasten blockchain-eko kateak eta marketin digitala. Edo master bat egiten da edo boot camp batean sartzen da heziketa horrekin ateratzeko sei hilabetetan" jarraitzen du. Aldi baterako enpresen patronaleko presidenteak, non 770.000 hautagai eta 4,3 milioi kontratu gidatzen diren urtean, uste du Administrazioak lan-merkatuaren beharrei erantzuten diela heziketarekin hautagaien gabezia nabaria denean, bi urteren ondoren, eta ziuraski beste bi gehiago ematen ditu ikasketa batzuk sustatzen, horien eskakizuna amaitu daitekeelarik horiek ateratzean. "Hor dago arazoa -dio Cruañasek-, akoplamendu faltan hezkuntza eta lan sistemen artean. Hori da gaur egun gertatzen ari dena big data-rekin".

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.