Hitz egin dezagun Europaz

Datu baikorrak Lanbide Heziketarentzat eta Dualarentzat

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak, Lanbide Heziketako sailburuorde Jorge Arevalorekin batera, Lanbide Heziketak izan duen bilakaeraren inguruko datuak ezagutarazi zituen joan den 2018ko azaroaren 15ean Bilbon. Zehazki, sailburua eta sailburuordea matrikulazioaren bilakaeraz, Lanbide Heziketan neskek duten presentziaz, Lanbide Heziketa Dualaz eta heziketa eredu honen inguruan enpresek, ikastetxeek zein ikasleek duten asebetetze mailaz aritu ziren.
 
Ezer baino lehen, Lanbide Heziketan izan den gorakada nabarmendu nahi izan zuen sailburuak, nahiz eta testuinguru ekonomikoak bestelakorik pentsarazteko aukera eman. Lanbide Heziketak, oro har, % 3,5eko hazkundea izan du matrikulatan, 42.353 ikasleko kopurura iritsirik. Hauen artean    % 55ek zerbitzuekin loturiko zikloen aldeko hautua egin dute, eta % 45ek industrialen aldekoa.
 
Neska gehiago ziklo industrialetan
Nabarmentzekoa da ziklo industrialen aldeko aukera egin duten nesken kopuruak % 14,6 egin duela gora (1.549 ikasletik 1.776ra). Igoera honekin, ziklo industrialetan dauden ikasle guztien % 10 dira emakumeak. Nesken portzentaje hori % 53,51-koa da Lanbide Heziketako ikasleria guztia ain-tzat hartuz gero.
 
Hizkuntza ereduei dagokienez, matrikulazio datuek erakusten dute lorgarria dela 2020an Lanbide Heziketako ikasleen erdiak ikasketak euskaraz egin ahal izateko helburua. Matrikulazioen bilakaerak % 22,4ko igoera erakusten du B ereduan, eta % 6,3koa D ereduan. A ereduak nagusi izaten jarrai-tzen du, baina % 1,7 jaitsi da.
 
Lanbide Heziketa Duala eta lan munduan txertatzea
Lanbide Heziketa Duala izaten ari den bilakaera ere azaldu zuten sailburuak eta sailburuordeak. 2.295 ikasle ari dira aurten ikasketak eredu dualean burutzen (aurreko ikasturtean 1.913 ziren), prestakuntza mota honetan parte hartzen duten 1.434 enpresen bidez (aurreko ikasturtean 1.122 enpresa ziren). Lanbide Heziketa Duala 97 ikastetxetan eskaintzen da (iazko kopuru berbera). Prestakuntza Dualean ari diren ikasleen artean, 10etik 8 Goi Mailako Heziketa Zikloetan ari dira, eta % 19,5 Erdi Mailako Graduetakoak dira.
 
Formazio onak eragin zuzena du ikasleen prestakuntza egokian, eta ondorioz, lan munduan txertatze maila ere hobea da. Horrela bada, azpimarratzekoa da Lanbide Heziketa Dualean aritu diren ikasleek duten enpleagagarritasun maila altua. 2017-2018 ikasturteko datuak aintzat hartuz, ikasle hauetatik % 96,2-k ikasketak amaitu eta hurrengo egunean izan zuten lan kontratua.
 
Asebetetze maila handia
Aurreko urteetan legez prestakuntza dualean parte hartu duten enpresek, Lanbide Heziketako ikastetxeek zein ikasleek iritzia eman dute, euren asebetetze maila ebaluatu duen inkesta baten bidez. 
  • Ikasleek, 8,1-eko batez besteko nota eman diote esperientziari, eta bereziki balorazio ona egin diote enpresan zuzen-zuzenean burutzen den lanaren bidez ezagutza jasotzeko aukera izateari (8,6 puntu). Ikasleen balorazio ona jaso du, bestalde, enpresan egin duten lanean Lanbide Heziketako ikastetxeak egin duen tutoretzak ere (8,4 puntu).
  • Lanbide Heziketako ikastetxeek, 8,4-ko batez besteko nota emanda, ikasleen lanbide-konpetentziak ebaluatu ahal izateko jaso duten formazioa baloratu dute ondoen (8,5), eta baita enpresako tutorearekin izan duten harremana eta komunikazioa ere (8,8).
  • Enpresek berriz, euren asebetetze maila 8,6 punturekin baloratu dute. Lanbide Heziketa Dualaz balorazio bikaina egiten dute oro har (8,8); eta are hobea da erantzuna, hurrengo ikasturtean programa dualeko ikasleren bat berriro hartuko ote luketen galdetzean.
LH Dualaren abantailak
Lanbide Heziketa Dualak ikaskuntza-prozesuak konbinatzen ditu enpresa eta ikastetxeetan, batzuen eta besteen arteko lankidetzaren bitartez.
Ikasleek enpresan egingo duten formakuntzak lotura estua izan behar du heziketa-zikloko lanbide-profilarekin eta programatutako espezializazioekin. Horrenbestez, enpresan egindako lan horiek, produkzio-emaitza ez ezik, ikaskuntza bera ahalbidetu behar dute, bai eta, azken finean, lanari dagozkion gaitasunak, espezializazioari dagozkionak, eta enplegagarritasuna hobetzeko bestelako zeharkako gaitasun erabilgarri batzuk eskuratu ahal izatea ere.
Lanbide Heziketa Dualaren helburua Lanbide Heziketako titulu bat lortzeko aukera ematea da, ikastetxeen eta enpresen artean lankidetzan garatzen den ikaskuntza-prozesu baten bitartez.
LH Dualak gazteak lan-merkatuan sar-tzeko bidea erraztea bilatzen du, horretarako kalitateko enpleguak sustatuz. Produktu eta ekoizpen prozesuaren ordez langilearen kualifikazioa eta gaitasunari lehentasuna ematen die.
Asko dira egun heziketa eta ikaskuntza eredu honetan parte hartzen ari diren Euskadiko enpresak, eta askotarikoak parte hartze horrek enpresei dakarzkien onurak:
  • Langile kualifikatuak, Euskal Herriko enpresen ekoizpen sarearen premietara egokitutakoak eta enpresetako prozesuetan eta kulturan ikasitakoak prestatzen ditu. Horrek enpresen lehiakortasuna areagotzen du.
  • Enpresak programaren bidez pertsonak ezagutu eta hezitzeko sistema bat du.
  • Esperientzia honek enpresako belaunaldi-erreleboa errazten du.
Kontratu bidezko modalitateak honako pizgarri ekonomiko hauek aurreikusten ditu:
  • LANBIDE zerbitzuaren diru-laguntza.
  • % 100rainoko murrizketa Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko enpresa-kuotetan.
Urtetik urtera gehiago dira heziketa eredu honetan parte hartzea erabakitzen duten ikasleak. Ez dira gutxi eredu horrek ikasleei dakarzkien abantailak:
  • Ikasleek benetako lan-egoeretan dute ikasten eta lan-esperientzia handia lortzen.
  • Egindako lanaldiarekiko proportzionala den ordainsaria jasotzen dute, kontratuaren edo hitzarmenaren arabera, eta Gizarte Segurantzan kotizatuz hasten dute beren lan-bizitza.
  • Enplegagarritasuna hobetzen du.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.