2017ko urriaren 25ean Telefonica Fundazioak eta Jesusen Konpainiak“ LHko ikasketarako Bekak eta Lagun-tzak proiektuaren inpaktu sozialaren garapena” txostena aurkeztu zuten. Txosten honek proiektuaren emaitzak jasotzen zituen, non jada 1.200 gaztek heziketa jaso duten eta zeinean aipatu bi instituzioak elkarlanean jardun diren 2014. urtetik. Proiektuaren arabera, programari etekina ateratzen diotenek beren enplegagarritasuna hirukoizten dute.
Ikerketaren helburua proiektuaren emaitzak hedatzea zen, esperientziaz ikastea eta hurbiletik ezagutzea inbertsioaren ingurunea. Zentzu honetan, Ebaluazio eta Ikasketako Baliabideen Sareak (Redcrea), ikerketaren arduradunak, heziketa tekniko-profesionalaren hobekuntzaren balio soziala aintzat hartu du, lan-sartzea, enplegagarritasunaren hobetzea, ikasketen jarraipen eta handitzea eta sare eta kontaktuen baliabideak. Hau guztia kontuan izanik, ratioak 3tik 1eko balioa lortu du.
Txostena aurkeztu zen jardunaldi batean non batu ziren alde kuantitatiboa heziketa profesionaleko gai giltzarriekin eta proiektuko gazte bekadunen inguruko baldintzekin. Aurkezpenak Heziketa Profesionaleko zuzendari orokorraren parte-hartzea izan zuen, Rosalía Serrano, baita Jesusen Konpainiako Hezkuntzako ordezkariarena, Antonio Allende, eta Telefónica Fundazioko Ekintza Kultural eta Espazioko zuzendariarena, Almudena Bermejo. Mahai-inguruan izan ziren Redcreako arduradunak, Antonio Luján eta Eva Raboso; Telefónica Fundazioko Proiektu sozialen burua, Matías Figueroa; Jesusen Konpainiako Heziketa Profesionaleko Zentroetako koordinatzailea, Ángel Serrano Almodóvar, eta proiektuan parte hartu duen ikasle bat.
Han eztabaidatu zuten aukeren sortzeari buruz heziketa eta enpleguarekin loturik gazteengan gizarte-kalteberatasuneko testuinguruetan. Gainera, The Cross Border Project foro antzerki taldeak gazteek normalean topo egiten dituzten ohiko arazoen irudikapen bat egin zuten.
Bekak eta Laguntzak LHrako
Bekak eta Laguntzak Lanbide Heziketako ikasketareko proiektua, Jesusen Konpainiak garatuta Telefónica Fundazioaren laguntzarekin, Jesusen Konpainiako Lanbide Heziketako Zentroetan matrikulatuta dauden gazteei zuzenduta dago, beren enplegagarritasun gaitasuna eta lan-sartzea hobetzeko xedearekin, bereziki desabantaila sozialean dauden gazteei, eta heziketa-jarraipen ahalik eta egonkorrena izateko ikaslegoaren proiektu akademikoan.
Ikasketari ematen zaion laguntza-sistema osagarri bat da, beste laguntza batzuek bete eta identifikatzen ez dituzten beharrak asetzen saiatzen dena: proiektu malgu bat lotuta heziketa-zentroetako beharren egokitzearen gaitasunarekin eta ikaslegoaren berezitasunarekin, ahalbideratzen dituenak ekintza-tarteak izangaien behar errealen arabera. Proiektuak zentroen gaitasunari jaramon egiten dio ikaslearen heziketa-ibilbideari laguntza eta segimenduari eta bere harremana bekarekin funtzezkoa da. Horrek ahalbidetzen du erabakiak hartzea ez bakarrik baremo eta irizpide finkoetan, baizik eta kasuz kasu ikaslearen egoera integralaren arabera.
Emaitzak
Proiektuaren inpaktu sozialaren garapena Ebaluazio eta Ikasketako Baliabideen Sareak (Redcrea) egin du proiektuaz etekina atera duten bekadunek izandako ondorioak neurtu eta balioztatzeko. Bere emaitzek ebidentziak azaltzen dituzte erabakien hartzerako, kontuen errendiziorako eta bereziki sektore honi buruzko ezagueraren taldeko eraikuntzarako.
Badago lehentasun argi bat bekadunean bere heziketa-ibilbideari jarraipena emateko (bereziki Oinarrizko Lanbide Heziketa -OLH- eta Erdi-Mailako Lanbide Heziketako -EMLH- zikloetan, eta neurri txikiagoan Goi-Mailako Lanbide Heziketan -GMLH-), baieztatuz bekadun-taldeko hezkuntza-sitemako atxikitze altua, modu berezian heziketa-desertzioak ondorio ezkorragoak izan ditzaketen graduetan.
Nabarmentzen da, halaber, bekadunen ekin-tzen maila altua beren konpetentzia-hobekun-tzen txertatze jarraipenarekin: 10 bekadunetik 3k lan egin eta ikasten dute batera (bereziki GMLHn eta errendimendu akademiko baxuko ikaslegoan), eta 10 bekadunetik 4k esperien-tziaren bat izan dute lan-munduan azken 5 hilabeteetan.