Lanposturik eskatuena Java Developer edo Java Garatzailea da. Java lengoaiarekin lan egiteaz arduratzen den pertsona da hau. Programazioko lengoaia zehatza da Java, eta profil hori aditua da lengoaia horretan. Horrek ez du esan nahi beste lengaoaia batzuk menderatzen ez dituenik. Javaren ezaugarririk bereziena da sortua izen zela aplikazioetan txertatzean gailu digitaletan ahalik eta intzidentzia gutxien eragiteko. Lengoaia hau, arraz erabilgarria eta praktikoa denez, gorantz doa, eta enpresa askotan erabilia da. Horregatik, Java garatzailea oso eskatua da.
Gainera, mundu digitalean gerta ohi den bezala, eskaria eskaintza baino handiagoa da eta asko kostatzen zaie enpresei profil hau betetzen duten hautagaiak aurkitzea. Egoera larriago baino ez du egiten profil hau lortzeko ikasketarik ez izateak. Badira ikastaro batzuk ziurtagiria ematen dutenak, baina oso gutxi dira. Normalki ziurtagiri hauek enpresa informatiko eta digitalek berek ematen dituzte, erabili nahi den lengoaia sortzen dutenak.
Beste garatzaileak
Bigarren postuan dagoen lanbide eskatuena Back-End Developer edo Back-End Garatzailea da. Pertsona hau webgune baten programazioaren arduraduna da bere esanahi dinamiko guztietan.
Zein trebetasun eta ezaguera izan behar ditu bere lana ondo egiteko? Bada lehenik eta behin, abstrakzio logikorako gaitasuna. Ekintzen hasiera eta amaiera ikusi behar ditu eta ustezko ibilbideak planteatu gero estrategia eraginkorrena erabakitzeko. Horretaz aparte, lengoaien ezaguera eta ikasteko gaitasuna: etengabe PHP, Ruby, Python, Perl eta/edo JavaScript ikasten egon. Baita gutxienez CMS bat erabiltzen jakin, hala nola WordPress edo Drupal. Framework bat erabiltzen jakin bahar du ere, erreferentzia bezala izanik Zend edo Cake.
Azkenik, web zerbitzarien konfigurazioko oinarrizko ezaguerak izan, memoria, ar-txiboak igo, eskaera maila eta APC eta GD liburutegiak ipintzeko gaitasunak egokitzeko. Aipatutako baldintza hauek ez dira derrigorrezkoak, baina bai oso ongi balioetsiak.
Hirugarren postuan daude Front-End Developer eso Front-End Garatzaileak. Hauen ardura hauxe da: orrialdeen diseinua kodean itzuli behar du guneen interfaza eraikitzeko. Zeintzuk dira izan behar dituen gaitasunak?
Bada edukiaren egitura semantikoa diagramatzeko arduradunak izanik, diseinua kodifikatu behar dute estilo-orrietan eta erabiltzaileekiko interakzioak gehitu. Trebetasun eta ezaguera sorta bat izan behar dute. Hauek dira horietako batzuk: HTML5 eta CSS3-en gaitasunak izan; Javascripten ezaguerak, bereziki jQuery; gu-txienez CMS bat manipulatzen jakin, adibidez WordPress; oso sor-tzailea izan, lortu ahal izateko ikustea, ikus-estiloko animazioak, trantsizioak eta aldaketak aplikazioan kodean; naizioarteko estandarrak menderatzea HTML eraikitzeko W3Ck diktatuak; diseinuko ezaguerak izan eta webgune bateko osagai bisualak erabili; web diseinatzailearen eta back-end garatzailearen lanak ulertu.
Ondorengoak
Hiru horiek dira gaur egun enpresa digitalek gehien eskatzen dituzten lanbideak, eta egia esan al- de dago hiru horien eta beren ondorengo lanbideen artean, eskaera kopuruari dagokionez. Dena den, zilegi da zerrenda luze horretan aurkitzen diren lanbideak aipatzea.