Berriak

Lanbide digital eskatuenak

Telefónica Fundazioak egun eskatuenak diren lanbide digitalen zerrenda atera berri du. Jarraian azalduko dizuegu zeintzuk diren azken hiru hilabeteetan eskatu diren profil digitalak, Infojobsek eta beste iturri batzuek emandako datuen arabera.
Lanposturik eskatuena Java Developer edo Java Garatzailea da. Java lengoaiarekin lan egiteaz arduratzen den pertsona da hau. Programazioko lengoaia zehatza da Java, eta profil hori aditua da lengoaia horretan zehazki. Horrek ez du esan nahi beste hizkuntza batzuk menderatzen ez dituenik. Javaren ezaugarririk bereziena da aplikazioetan txertatzean bere lengoaiako gailu digitaletan intzidentzia gutxien izateko sortu zela.
Lengoaia hau, bere erabilgarritasuna eta praktikotasuna direla eta, goruntz dihoa eta enpresa askotan erabilia da. Horregatik, Java garatzailea oso eskatua da. Gainera, mundu digitalean gerta ohi den bezala, eskaria eskaintza baino handiagoa da eta asko kostatzen zaie enpresei profil hau betetzen duten hautagaiak aurkitzea.
Egoera hau larritzen da kontuan izanik ez dagoela inongo ikasketarik profil hau lortzeko. Ikastaro batzuk daude ziurtagiri hau ematen dutenak baina oso gutxi dira. Normalki ziurtagiri hauek enpresa informatiko eta digitalek berek ematen dute, erabilia izan nahi den lengoaia sortzen dutenak.
Beste garatzaileak
Bigarren postuan dagoen lanbide eskatuena Back-End Developer edo Back-End Garatzailea da. Pertsona hau webgune baten programazioaren arduraduna da bere esanahi dinamiko guztietan. Zein trebetasun eta ezaguera izan behar ditu bere lana ondo egiteko? Bada lehenik eta behin, abstrakzio logikorako gaitasuna. Ekintzen hasiera eta amaiera ikusi behar ditu eta ustezko ibilbideak planteatu gero estrategia eraginkorrena erabakitzeko. Horretaz aparte, lengoaien ezaguera eta ikasteko gaitasuna: etengabe PHP, Ruby, Python, Perl eta/edo JavaScript ikasten egon. Baita gutxienez CMS bat erabiltzen jakin, hala nola WordPress edo Drupal. Framework bat erabiltzen jakin bahar du ere, erreferentzia bezala izanik Zend edo Cake. Azkenik, web zerbitzarien konfigurazioko oinarrizko ezaguerak izan, memoria, artxiboak igo, eskaera maila eta APC eta GD liburutegiak ipintzeko gaitasunak egokitzeko. Aipatutako baldintza hauek ez dira derrigorrezkoak, baina bai oso ongi balioetsiak.
Hirugarren postuan daude Front-End Developer eso Front-End Garatzaileak. Hauen ardura hauxe da: orrialdeen diseinua kodean itzuli behar du guneen interfaza eraikitzeko. Zeintzuk dira izan behar dituen gaitasunak?
Bada edukiaren egitura semantikoa diagrama-tzeko arduradunak izanik, diseinua kodifikatu behar dute estilo-orrietan eta erabiltzaileekiko interakzioak gehitu. Trebetasun eta ezaguera sorta bat izan behar dute. Hauek dira horietako batzuk: HTML5 eta CSS3-en gaitasunak izan; Javascripten ezaguerak, bereziki jQuery; gutxienez CMS bat manipulatzen jakin, adibidez WordPress; oso sortzailea izan, lortu ahal izateko ikustea ikus-estiloko animazioak, trantsizioak eta aldaketak aplikazioan kodean; naizioarteko estandarrak menderatzea HTML eraikitzeko W3Ck diktatuak; diseinuko ezaguerak izan eta webgune bateko osagai bisualak erabili; web diseinatzailearen eta back-end garatzailearen lanak ulertu.
Ondorengoak
Hiru horiek dira gaur egun enpresa digitalek gehien eskatzen dituzten lanbideak, eta egia esan alde dago hiru horien eta beren ondorengo lanbideen artean, eskaera kopuruari dagokionez. Dena den, zilegi da zerrenda luze horretan aurkitzen diren lanbideak aipatzea. Horiek dira, gehien eskatuenetik gutxien eskatura, ondorengoak: FullStack Garatzailea; BBDD Garatzailea; Digital Project Manager; DevOps; CRM Manager; Cibersegurtasuna; Marketing Digitala; IOS Mobile Garatzailea; Digital Business Strategist (Negozio Digitalen Estratega); Data Scientist (Data Zientifikoa); UX/UI; Android Mobile Garatzailea; Product Manager; Community / Content Manager; Prython Gara-tzailea; Big Data Ingeniaria; Performance / Traffic Manager; E-commerce; Big Data Arkitektoa; eta Bideojokoen Garatzailea.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.