+Trebakuntza

Lanaren biltzarra Gasteizen

Europa Kongresu Jauregian egin zuten maiatzaren 9an Vitoria-Gasteizko Enpleguaren Foroa, Empleo Gune. Ekimena Vitoria-Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako campusak sustatu zuten eta enpresa-egituraren eta gasteiztarren arteko topaketarako eta komunikaziorako gune gisa sendotu da.

Jardunaldiak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren laguntza jaso zuen eta honako helburu hauek zituen: sektore ekonomiko ugarietako enplegu pribatuko eta publikoko aukerak eta etorkizuneko erronkak aztertzea, Gasteizen hedatzeko bidean dauden enpresek behar dituzten profilak eta enplegu-eskaintzak zabaltzea, eta gaitasunak hobetzera eta enplegua modu aktiboan bilatzen ari direnen informazioa zabaltzera bideratutako jarduerak eskaintzea.

Ekimena aurkezteko ekitaldian izan ziren Ekonomia Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritzaren eta Turismoaren zinegotzia, María Nanclares; Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza, Turismo eta Administrazioko diputatua, Cristina González; eta EHUko Arabako campuseko errektoreordea, Manoli Igartua.

“Gasteizko Enpleguaren Foroa sendotuta dagoen egitasmoa da eta, horren bidez, beren jarduera garatzeko profesionalak behar dituzten hiriko enpresen eta, lanposturik ez dutelako edo lan-aukera bila berriak lortu nahi dituztelako enplegu bila dabiltzan pertsonen arteko harremana sustatzen dugu. Espainia osoan eta bereziki Euskadin aldekoa den (enplegu osotik gertu gaude) koiuntura ekonomiko honen baitan, kalitatea lehenesten duen lan-merkatuaren aldeko apustua egin nahi dugu, adierazi zuen Ekonomia Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritzaren eta Turismoaren zinegotziak, María Nanclaresek.

Bestalde, Cristina Gonzálezek Empleo Guneren moduko bitartekaritza-foroak sustatzeak duen garrantzia azpimarratu zuen “Arabako enpleguaren bilakakera positiboari jarraipena emateko”. Horrez gain, lanpostua aldatu nahi duten edo lan bila ari diren pertsonak animatu zituen “700 enplegu-aukera baino gehiago biltzen dituen” ekimenean parte hartzera.

Gainera, honako hau ere gehitu nahi izan zuen: “gainera, kualifikazio maila ezberdinak eskatzen dituzten era askotako sektore ekonomikoetako postuak betetzeko aukerez ari gara: lehen mailako ikasketetatik hasi eta unibertsitateko tituluak edo lanbide-heziketakoak arte”.

Aurtengo edizioko jardueren programa barruan, Manoli Igartuak haietako hiru azpimarratu nahi izan zituen: haien ardatz tematikoa enpleguaren bilaketarekin eta garapen profesionalarekin lotuta adimen artifiziala aplikatzea da. “Aplikazio hori gero eta hedatuago dago eta enplegua bilatzeko eta hautagaitzak aukeratzeko prozesua eraldatzen ari da. Hori dela eta, jarduera horiek oso interesgarriak direla uste dut”, esan zuen.

Horrez gain, “enplegu-foroaren moduko ekimenek eta jasotako prestakuntza sendoak gure egresatuen lan-munduratzearekin lotutako tasa handiak izatea laguntzen dute”.

Empleo Gune 2024 ekimenean 96 enpresa eta erakundek hartu zuten parte. Haietako 64k stand bidez interesdunei arreta eman zieten. 26k webgunean eskaintzak argitaratu zituzten eta 5 enpresak eta erakunde batek mahai-inguru batean hartu zuten parte.

 

Laneratzea

Parte-hartzaileek eskainitako 712 enplegu-aukeretakoren bat eskuratu ahal izan zuten. Haietako % 37an, unibertsitate-titulazioa behar zen, % 29an lanbide-heziketakoa, % 6k DBHko titulua, profesionaltasun-ziurtagiria edo lehen mailako ikasketak, eta eskaintzen % 28an, aldiz, ez dago gutxieneko titulaziorik ezarrita.

Eskatutako ezagutza arloei dagokienez, eskaintzen % 24 ezagutza industrialekin edo STEAM gaitasunekin lotutako profesionalei zuzenduta zeuden; % 19 ingeniaritzako prestakuntza dutenei; % 10 administrazioarekin lotutakoei; % 8 informatikakoei; % 5 osasun arlokoei; % 6 beste ezagutza arlo batzuetakoei; eta % 7, aldiz, ezagutza espezifikorik eskatzen ez duten lanpostuetakoak ziren.

 

Egitaraua

Inaugurazioa 09:30ean egin zen eta, ondoren, enpresetako eta erakunde publikoetako standen ateak ireki zituzten.

Bestalde, 10:00etan, enplegu-bilaketan laguntza emateko puntuko jarduera hasi zen. 20 minutuko saioak izan ziren. Bestalde, Pablo Peñalverrek informazio-saio hau eskaini zuen: 'Inteligencia Artificial (IA) y empleo: cómo ser la candidatura ideal'.

10:00etatik 11:00etara, eta 13:30etik 14:30era, 'Recursos de apoyo al empleo' orientazio-tailerra antolatu zuten, eta egun osoan, gainera, 'Cómo mejorar mi currículum vitae' saioan parte hartzeko aukera egon zen. Bi jarduera horiek unibertsitateko tituludunei eta ikasleei zuzenduta zeuden.

Bestalde, publiko orokorrari zuzenduta, beste bi orientazio-tailer egin ziren: 11:00etan, 'Claves para la búsqueda de empleo a través de Internet' izenekoa egin zen, eta 12:30ean, aldiz, 'IA en la selección de personal: cómo adecuar nuestra búsqueda'.

Egitarauan sartuta zegoen, bestalde, 'Oportunidades de empleo en Álava' mahai-ingurua. Bertan, enpresa hauek hartu zuten parte: Michelin, Carrefour, Eulen, Palet Transport eta Caser. 11:30ean izan zen.

Gainera, ordu horretatik 14:30era arte, Pablo Peñalverrek eskaini zuen 'Explorando caminos con IA: nuevas perspectivas en orientación educativa y profesional' tailer teknikoa egin zen orientazio arloko profesionalentzat.

Beharrezkoa izan zen aurrez izena ematea orientazio-tailerretarako eta orientazio arloko profesionalei zuzendutako jardunaldi teknikorako.

 

Informazio gehiago:

www.empleo-gune.org

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.