Gazteen langabezia-tasa % 28,8koa da egun, baina, hala eta guztiz ere, badira gazteak kontratatzeko ahaleginean etsita dauden enpresariak. Lana bermatuta daukaten moduluak eskaintzen dituzten eskolek ez dituzte beren eskolak betetzen. Bestetik, badira gazteak eskaria duten lanbideetan izena eman nahi dutenak, eta palzarik aurke-tzen ez dutenak. Eta alderantziz, gero eta eskola gehiago irekitzen dira dagoeneko beteta dauden lanbideentzat.
Zentzurik gabeko baieztapenak dirudite, baina irtenbidea ez da hain erraza. Adibidez, irakasleen arabera, arrazoietako batzuk dira eskolaren eta enpresen arteko sintonia falta, administrazioaren azkartasun gabezia profil profesional berriak antzeman eta sortzeko edo giza gutxiespena zikloetako ikasketei karrera unibertsitarioen artean.
Erlojugileak, optikako teknikariak, biologiako datu handien maneiuan espezializatutako informatikoak, mekanikoak eta karrozariak, kirurgialaria operatzen ari denean zehaztasuneko aparailu bat konpon dezaketen langileak, elektrikariak, komertzio elektronikoaren kudeaketan azkartzeko eta aurrezteko gai diren garraio eta logistikako espezialistak, ospitaletan zerbitzua emateko 3D inprimatzaileetako teknikariak eta abar luze falta dira.
Beste arrazoietako bat honakoa da: lan-sartze oso handia daukaten eta soldata duinak bermatzen dituzten lanbideetara jotzeko dauden zikloak ez dituzte familiek orokorrean ezagutzen eta, ondorioz, enpresek kanpoko jendea kontratatu behar dute. “Geroz eta handiagoa da ospitale eta ikerketa-zentroen beharra biologiako ezaguerak dituzten informatikariak lortzeko”, dio Ana Ripoll Bioinformatics Barcelonako (BIB) lehendakariak. Bioinformatikako zikloak dagoeneko existitzen diren titulazioen egokipenak dira eta bi institututan ematen dira bakarrik (EU Gimbernat, San Cugat del Vallèsen, eta IES Provençana, l'Hospitalet de Llobregaten). Lehen promozioa guztiz sartu da lan merkatuan 22.000 eta 24.000 euro gordineko soldata batekin. Dena den, espezialitatea hasi zuten 60 ikasleen % 50ak bukatu zituen bakarrik ikasketak heziketa horrek zuen exigentziagatik.
Institut Bonanova, osasuneko familiaren zikloetako erreferente nazioanala, lerro honetan heziketak irekitzeko aukera balioesten ari da. “Informatikan, elektromedikuntzan, eremu handia dagoela ikusten dugu”, azaltzen du Montse Blanesek, aipatutako institutu publikoaren zuzendariak. Instituzioen eskaria ez da nabaria askotan, bere arabera, baina egon badago. Ospitaletako onkologiako sailetan dauden 3D inprimatzaileak beste espezialitateetako medikuek bisitatu ohi dituzte, teknologia honi onura atara diezaioketela ikusten dutela. “LHek ezin du lan-munduaz kanpo lan egin”, uste du Blanesek. “Dual motako LHtan, zentroan eta enpresan heziketa eskatzen duten horietan, ikusten ari gara zein garrantzitsua den curriculumak partekatzea, beharrak ikustea eta itunak egitea”.
Unibertsitatera presioagatik
Badaude guraso batzuk uste dutenak LHko aukera porrotagatik hartzen. Beren seme-alabak industrietako langile bezala bukatuko dutela uste dutela, toki zikin eta zarataz beteta daudenetan, eta beraien soldata eta bizitzako kokapena gradua ikasiz lortuko dutena baino baxuagoa izango dela.
Baina 4.0 industria garbia da, isila, robotizatua. Soldatak 1.800 eta 2.000 euro bitartekoak dira hilabetean, bidaiatzeko eta plusak lortzeko aukerarekin, dio Vicenç Guerrerok Institut Palau Ausitetik. “Mantentze-lanetarako eta elektromekanikarako pertsonal gaituaren eskariak eskaintza hirukoizten du, baina elektrikaria izatea ez da entrenatzaile pertsonala edo sukaldaria izatea bezain mediatikoa. Eta nesken gaia drama bat gradu hauetan: emakumezko ikasle bat dugu lau urteko”, adierazten du Guerrerok.
“Ikasle askok mota akademikoko ikasketak unibertsitatean bukatzera jotzen dute gurasoen presioagatik, nahiz eta beraien nahia lan zehatz batean hezitzea izan”, uste du Pilar Godinezek Institut Joan Brossatik, non oso eskatuak diren garraio eta logistikako zikloak ematen diren. “Nire iritziz, hibridoa den batxilergo bat ireki beharko litzateke, non ikasleek lanbide heziketako esperientziak proba zitzaketen aukera erreal bat bezala kontsidera zitzaten unibertsitaterako ateak itxi gabe”. Horrela, ziklo batzuetan, adibidez IES Joan Brossan, ikasleen % 50 UPC matrikulatzen da. “Ikasle hauek baliozkotutako materiekin sartzen dira, soldata bat irabazten, optikek lana ematen dietelako”, dio Godinezek, argituz ikasleek ere alderantzizko bide bat egiten dutela eta badirela lizentziatuak LH bat ikasten dutenak.
Lourdes González IES Mercéko zuzendari da eta mahai gainean kontraesan bat ipintzen du, alegia ziklo batzuk ikasle gutxi izatea lan eskaria handia egon arren -karrozeriako gradu ertainaren kasua da, non jendeak ez du izena ematen, ezta erlojugintzan ere, plaza gutxirekin- eskaria altua eta lan-irteera gutxikoen aurka -irudia eta soinuaren familia adibidez, erreferente nazionala, zeinean zentroak 50 plaza ditu eta 200 eskakizun dauden.
Hala ere, ziklo batzuetan, gradu ertainekoetan zehazki, ikasleak “oinarrizko konpetentzia oso baxuekin iristen dira, in extremis gainditu dituztenak, eta horrek eramaten aintzat hartu behar dela ez bakarrik batxilergoa birplanteatu behar dela, baizik eta baita DBH ere”, iradokitzen du Blanesek.