trainingWorld

Laboral Kutxa eta BerriUp, startupen alde

Berrikuntza, sormena eta finantza-zehaztasuna bateragarriak dira. LABORAL Kutxa eta BerriUp izeneko enpresen azeleratzailea elkartu egin dira Euskadiko startupen ekosistemari bultzada emateko.
Finantzaketa da enpresa berritzaile berriek aurrean izaten duten erronka nagusietako bat; izan ere, enpresen beharrak eta banku-erakundeen eskemak sarritan ez datoz bat.

Euskal kreditu-kooperatibaren eta BerriUp enpresen azeleratzailearen arteko hitzarmenak etorkizunera begiratzen du. Bi aldeek malgutasuna lehenetsiko dute, eta baterako lanak aurrera egin ahala lankidetza-ildoak zabaltzeko asmoa dute. Óscar Muguerza LABORAL Kutxako Enpresen Negozio Garapeneko zuzendaria pozik azaldu zen iazko abenduan protokolozko sinadura-ekitaldiaren ostean: "hitzarmen honek berretsi egiten du berrikuntza eta gure enpresa-sarean dagoen ezkutuko talentua sustatzeko gure konpromisoa". BerriUpeko zuzendaria Patricia Casadok azpimarratu zuenez, "LABORAL Kutxaren ekarpenari esker, startupek aukera izango dute azkarrago hazteko eta merkatura aurreikuspen hobeekin iristeko".

Hala, hitzarmenaren bidez, BerriUpen inguruko startupek lehentasuna izango dute LABORAL Kutxak ekintzailetzara bideratzen dituen tresna guztiak eskuratzeko, besteak beste, aditu-taldea, negozio-ereduaz, zergez edo nazioartekotzeaz aholkatzeko, produktuen katalogoa eta neurrirako zerbitzuak.
Finantzaketaren arloan, hain zuzen, berrikuntza finantzatzeko lerro berezia -InnovFin- jarriko da startupen eskura. 3 urterako kreditu-kontuak eta 10 urtera arteko maileguak eskainiko ditu, 25.000 eurotik 7,5 milioi eurorainokoak, berme gehigarrien beharrik gabe.

Era berean, BerriUpekiko lankidetza bat dator LABORAL Kutxaren estrategiarekin, finantza-erakundeak aukera izango baitu talentua eta berrikuntza antzeman eta horietara hurbiltzeko banku-digitalizaziorako oso garrantzitsuak diren eremuetan, hala nola adimen artifizialean, zibersegurtasunean edo blockchain delakoan.

BerriUpen 10. programarako deialdia 
Joan den azarotik martxan izan da proiektu berriak erakartzeko BerriUpen 10. deialdia. Azelerazio-programarako ekimen berritzaileak biltzea da asmoa, edozein enpresa-sektore edo ekintza-eremutakoak. Hitzarmenaren arabera, BerriUp programak LABORAL Kutxaren laguntza izango du fase guztietan. Adituen epaimahaiak baloratuko ditu joan den urtarrilaren 19ra arte jasotako proposamen guztiak. Ondoren, ekitaldi publiko batean emango ziren jakitera irabazleen izenak.

Hautatutako proiektuek aukera izango dute lau hilabetez laguntza pertsonalizatua eskainiko dien programa hasteko, eta 50.000 euroko zuzkidura jasoko dute enpresaren % 10eko partaidetzaren truke. Aukeraturiko proiektuak BerriUpen coworkingerako gunean landuko dituzte 16 astez, negozio-eredua balioztatzeko. Gainera, hautatutako ekintzaileek mentore adituen taldea izango dute ondoan, eta prozesu osoan zehar laguntza pertsonalizatua jasoko dute haiengandik.

BerriUp Euskal Autonomia Erkidegoko lehenengo enpresen azeleratzaile pribatua da. 2015. urtean sortu zuten eta 80 lanpostu baino gehiago sortzen lagundu du, 23 enpresa sustatu ditu eta sei enpresa Zuatzuko enpresa-parkean duen egoitzan daude kokatuta. Garatzen hasteko fasean dauden eta hazteko aukera duten enpresa-proiektuetara bideratuta dago azelerazio-programa.

Informazio gehiago: www.berriup.com

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.