Zuetako askok ez duzue Da Hongfei ezagutuko, batez ere NEO eta kriptotxanponaren munduaz ezer ez dakizuenok. NEO komunitatearentzat, ordea, Da Hongfeik ez du aurkezpenik behar. Da Hongfei NEOren fundatzailea da (lehen Antshares izenarekin ezagutzen zena), blockchain-en (blokeen katea) plataforma bat banatutako aplikazioetan. Onchain-en fundatzailea eta CEOa (Zuzendari Exekutiboa) ere bada, blockchain-aren garapeneko konpainia bat enpresa eta instituzioentzat.
Hongfei kriptotxanponaren munduko irudi nagusietako bat da gaur egun, bereziki blockchainaren harreraren gaian, Txinan. Baina zuetako batzuek galdetuko duzuenez, zer da kriptotxanpona? Elkartrukakerako bide digital bat da, finantza-transakziaoak ziurtatzeko, unitate gehigarrien sorkuntza kontrolatzeko eta aktiboen transferentziak egiaztatzeko kriptografia indartsua erabiltzen duena.
Kriptotxanponak dibisa mota alternatiboak eta txanpon digitalak dira. Kontrol deszentralizatu bat dute, eta txanpon zentralizatuez eta banku zentralez kanpo daude.
Da Hongfeik pertsonalitate adiskidetsu bat du, txantxak egitea atsegin du…, baina guzti horren atzean kriptotxanponaren munduko estratega handienetako bat dago, 10,5 mila milioi baino gehiagoko gehieneko kapitalizazio batekin eta enpresari eta garatzaileen ekosistema hazkor batekin.
Duela gutxi Hongfeik hitzaldi batean parte hartu zuen NEOren ikuspegiari buruz. NEO oso arduratsua izan omen da bere elkarteekin. Proiektu bat aztertzean, “ez gara oso hautakorrak hasiera-hasieran. Proiektuaren aurrekariak aztertzen ditugu. Gure eskuetara iristen diren proiektu gehienak zilegiak dira. Beraz, ez dugu estandar oso zorrotzik bati laguntza emateko ala ez. Hala eta guztiz ere, gradualki geroz eta hautakorragoak bihurtzen ari gara”, zioen Hongfeik.
Bere egun bat deskribatzeko eskatu zioten eta honakoa erantzun zuen Hongfeik: “Gauzak soilik gertatzen dira. Batzuetan presioa ipintzen dute zure gain; beraz, ez daukat dena antolatuta. 'Cryptoworld'a 24/7 da. Jaikitzen naizenean nire telefonoa hartzen dut eta agian 200 mezu ditut nire WeChatean, berrikusi behar ditudanak. Ez naiz guztien lana egiten ari, baizik eta jendeak nigana jotzen du erabakiak hartzeko. Gauza gehiegi ikusten baditu, industria honen ulerkuntza hobe bat izando du eta zen den norabidea”.
Erregulazioa
Da Hongfei erregulazioaren aldekoa da espekulazioa ekidin ahal izateko. EE.BB. eta EBko merkatuetan zer ikusi nahiko lukeen galdetuta, dio “oso galdera zail bat” dela. Txertatuz, “uste dut dena elkartruka daitekeela. Espekulazioa erregulatuta dagoen negozio bat da herrialde gehienetan, ezin daiteke elkartrukaketa zentralizatu bat egin libreki. Orduan, herrialde batek kripto-txanpona edo token bat erregulatu nahiko balu, modu onena elkartrukaketa erregulatzea da.
“Tokenetik tokenerako elkartrukaketa erregulazio bat da. Aberastasuna egiteko bi modu daude. Bat, balioa sortzea; bestea, balioa zatitzea. Espekulazioa zero gehiko joko bat da. Ez da zerbait sortzea, baizik eta zenbat izan behar ditudan eta zenbat geratzen zaizkidan. Denak espekulazioak egiten ari badira, horrek esan nahi du inor ez dela ari balio berriak sortzen. Giza-naturak espekulazioak egitea gogoko du eta horregatik uste dut espekulazioa erregulatua dagoela ia herrialde guztietan”, gaineratu zuen Hongfeik.