Gure latitudean oso ezagunak ez izan arren, Japonian komun ontzi adimendunak -eta garbitzen gaituztenak- oso ohikoak dira.
Orain, Xiaomik eremu honetan ere sartu du muturra, gadget berri batekin; alegia, “Smart-mi” Small Smart Toilet Seat komun ontzi adimendunarekin. Mota honetako ontzien ezaugarri nagusia da ur-zurrustaren posizioa, uraren presioa eta tenperatura erregula daitezkeela.
Komunerako ontzi berri honek hau guztia eskaintzen du, baita beste funtzio interesgarri ba-tzuk ere, adibidez txistu bat eman ontzian ordu erdi baino gehiago eserita daramagunean. Bestetik, uz-zurrusta tenperaturan doi daiteke 39 graduetara arte.
Ontzi adimentsu honek eseritzen garen kokapena detektatzen du eta zonalde hauek berotzen ditu zeramikako berogailu bati esker. Gainera, automatikoki doi ditzake uraren presioa eta ur eta eserlekuaren tenperatura.
Bestalde, Wifi konektibitatea du ere arrazoi oso xume batengatik: MI Band 2 eskumuturreko bat badaramagu, jakin dezake zein pertsona eseri den une bakoitzean eta tenperatura eta presio doikuntzak egokitu automatikoki.
Mugikorrarentzako app batetik ere jakin dezakegu komunean norbait eserita dagoen, honen esterilizazioa, baita zortzi kolore-inguruneren artean aukeratu ere. Ontziak 152 euroko prezioa du eta egia esan firma honen gadget bitxietariko bat da.
Xiaomik iragarri ahala, komun-ontzi hau eskuragarri izango da mundu guztian hiru urtetan.
Testuingurua
Xiaomik mota orotako gadget eta osagarrietara ohituta gauzka, Hala nola mugikor, tablet, eramangarri, smartwatch edo kameretatik e-txeko gauzetara, adibidez platerak, edalontziak, eskuoihalak, maletak edo edredoiak. Baina hau da konpainiaren azken gadgeta: teknologiaren eransketa bat eguneroko erabilera duen aparatu batetara: komuna edo WC.
Europan hedatuena komun eta bidet bat izatea da. Hala eta guztiz ere, Japonian (baita Europan ere lau izar edo gehiagoetako hoteletan) paper asko aurreztea baimentzen duen sistema eroso eta erabilgarri bat aurkitzen da. Izan ere, arestian aipatu ahala, komun hauek bi ur-zurrusta erregulagarri ditu, presioan eta tenperaturan.
Xiaomik, horrela, errazago ipintzen du mota honetako ontzi bat jartzea komunean Xiaomi Zhimi Smartmi produktuarekin. Espainian prezio beretsuko beste irtenbide batzuk dauden arren, Xiaomiko ontziak akabera zainduago bat du eta funtzionaltasun gehiago ditu.
Gainera, bere diseinua oinarritua dago komun japoniarretan, ikono berdinekin. Hauek laguntzen dute ezagutzeko zertarako den gauza bakoitza, Xiaomiko hizkiak txineran baitatoz.
Esan bezala, Xiaomik ura berotzen du guk nahi dugun tenperaturan, ontzia berotzeaz gain. Mugimedu eta presio-erregulatzailedun masaje-sistema bat du eta presio eta temperatura erregula daitezkeen bi zurrusta ditu: bata uzkirako eta bestea emakumezkoaren garbitasunerako (garbiketa-modu leuna barne).
Espainian erosiz gero, norberak ipini beharko du bere etxean edo iturgin bati deitu. Prozesua oso erraza da bi irteera edo gehiago dituen kolektore batekin, bata zisternarako eta beste zurrustadun ontziko sistemarako. Gainera, korronteko entxufe bat izan behar da gertu.
Gadgeta salgai dago eta jakina, laster aterako dira resellerrak.