Urria hilabete berezia izango da Japoniako Gobernuarentzat. Hitachi hirian, gidatze autonomoa probatuko dute hiri banerko autobus txikiekin, 4. mailako automatizazioarekin Society of Automotive Engineers klasifikazioaren barnean dagoena. 2018ko Etorkizuneko inbertsio bide-orriaren barnean daude proba hauek. 2020. urterako gidari gabeko ibilgailuak egotea helburu nahi dute.
Hitachi 19.000 biztanle dituen hiria da eta proba hauek urriaren 19tik 28ra egingo dituzte autobus txikien. Osotara 3,2 kilometroko ibilbidea burutuko dute autobus autonomo hauek. Proba hauen helburua hiri txikietan ibilgailu autononoak ezartzea da, kostuen eragiketak murrizteko.
2020. urtean holako sistema bat martxan jartzeko, Ekonomia, Merkataritza, Industria eta Azpiegitura, Garraiatze eta Turimo ministerioek “Ikerketa eta garapena, gizartean autonomia gidatzeko sistema aurreratu bat” ezartzeko plana bat egin dute.