Berriak

IV. B-Venture-ren arrakasta

B-Venture ekitaldiak, Espainia iparraldeko 'startupen' ekitaldirik handienak, ehun bat enpresa baino gehiagori beren proposamenak aurkezteko aukera eskaini die aurten. "Hemen zaudetenetatik zenbat zarete edo izan nahi duzue ekintzaile?". Galdera hori askotan errepikatu zen B-Ventureren laugarren edizioan parte hartu zuten inbertitzaile, korporazio handietako zuzendari eta 'startup' arrakastatsuetako sustatzaileen elkarrizketetan. Eta auditorioa etengabe berritzen joan den arren, gora jasotako eskuek behin eta berriz bete zituzten Bilboko Euskalduna Jauregiko besaulkiak, urriaren 29an eta 30ean.


Egun eta erdiz, teknologia berriei lotutako ekintzailetzaren ardatz bilakatu zen Bilbo ekitaldi horri esker, eta bertara 1.100 lagun baino gehiago hurbildu ziren, gorabidean doazen enpresak nola mugitzen diren eta horiei babesa eskaintzen dien ekintzailetza-sistema nolakoa den ezagutu nahian.

Espainia iparraldeko 'startup' topaketarik handiena den foro honetara iristean ikusi zuten lehen gauza bertan zebilen jende ugaritasuna zen, beren proiektuak aurkezteko hautatutako 24 enpresen standen inguruan guztiak ere, baita Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Deustuko Unibertsitatearen mintegiek, Euskal Ekintzailetza Sistemak, Demium eta Metxa anezkek eta Innolab azeleragailuak hautatu dituztenen inguruan ere.

Aplikazio berritzaileak


Sustatzaileek gogo biziz erakutsi zituzten teknologiak ekarri dituen aplikazio berritzaileak, arlo ugaritan, hala nola osasuna, industria 4.0, zibersegurtasuna, hezkuntza, nekazaritza, arkitektura, birziklapena edo kirola. Aurtengo protagonista nagusiak datuen analitika eta adimen artifiziala izan ziren, eta biak elkar hartuta gai izan ziren minbizia garaiz diagnostikatzeko edo horren tratamenduak izan ditzakeen zailtasunak aurreikusteko, lantegi bateko komunikazio-sareetarako sarbidea kontrolatzeko edo gure finantza-inbertsioen etekina hobetzeko.


Stand lerroaren atzean, gainera, bilera formalagoetarako gordetako eremuan, erritmoa ikaragarrizkoa zen. Sustatzaileek hantxe finkatu zuten hitzordua inbertitzaile partikularrekin, arrisku-kapitaleko funtsen ordezkariekin, finantza-entitateekin, 'business angels' direlakoekin, azeleragailuekin edo B-Venture ekitaldiaren antolakuntzan elkarlanean aritu diren entitateek gonbidatuta topaketa honetara etorri ziren multinazionalekin, izan ere, horiek ere gero eta gehiago baitira. Aurten, Eusko Jaurlaritzaren, SPRIren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren babesa izan zuen topaketa honek; eta halaber, Telefónica, Bilboko Portua, BStartup Banco Sabadell, Laboral Kutxa, CaixaBank, BBK, Elkargi eta Deustuko Unibertsitatearen laguntza ere jaso du.


Guztira, ekitaldiaren plataforma digitalaren bitartez, 613 topaketa programatu ziren, eta horiei, jakina, standetatik igaro ostean bat-batean sortutakoak gehitu behar zitzaizkien. "Ez dakit nola ez naizen ahotsik gabe gelditu. Atzo hamaika bilera izan nituen", zioen Eriz Záratek, ZM Algorithmic Systems enpresaren sustatzaileetako batek, jardunaldiari ekin aurretik. "Balantzea oso positiboa da. Ikusgarritasun handia eman digu", zioen Eider Sánchezek, Naru enpresaren fundatzaileetako batek, hamar elkarrizketek osatutako maratoi azkar bat amaitu berri. "Oso pozik amaitu dugu. Hamabost topaketa izan ditugu, eta horietatik gauza asko espero genituen, batez ere negozio alorrean", ziurtatu zuen Send2me enpresako Javi Nogueirak.


Bien bitartean, auditorioan elkarrizketak eta mahai-inguruak etengabe egin ziren, eta esate baterako, aurten berrogeita hamar hizlariri baino gehiagori entzuteko parada izan zen, hala nola: Gerard Olivé, Wallapop edo Glovo enpresei lagundu zien Antai Venture Builder sozietatearen fundatzaileetako bat; José Galíndez, Solarpack enpresaren sustatzaile eta lehendakaria; Rodolfo Carpintier, Internet Digitalean espezializatutako Assets Deployment inkubagailuko lehendakaria; Itxaso Del Palacio, Notion enpresako inbertsio-zuzendaria; edo Patricia Casado, BerriUp Donostiako azeleragailuko zuzendaria. 

 

eWorld aldizkariko berria

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.