Elkargik eta Gipuzkoako Bazkundeak indarrak batu dituzte enpresa txiki eta ertainentzako eta autonomoentzako irtenbide bateratuak eta hobetuak eskaintzeko, zerbitzu berri horietarako sarbidea erraztuz. Bi erakundeak, Zenón Vázquez eta Javier Zubia buru direla, lankidetza areagotzen ari dira aspalditik, enpresen zerbitzura jartzen dituzten produktuak eskuragarriago izan ditzaten.
Orain, Elkargik eta Gipuzkoako Bazkundeak beste urrats bat eman dute, eta beren lankidetza-estrategian sakondu dute, prestakuntzaren esparrua txertatuz. Bi erakundeek prestakuntza-eskaintza bereizgarria egin dute, bakoitzaren esperientzia eta espezializazio-eremua batuz: Elkargik ekonomia- eta finantza-arloa landuz, eta Gipuzkoako Bazkundeak merkataritza-nazioartekotzea eta kudeaketa komertziaala eginez.
Horretarako, urritik aurrera, Gipuzkoako enpresei baterako prestakuntza-plan bat eskainiko zaie, lurraldeko enpresa txiki eta ertainetako zuzendariei, gerenteei eta merkataritza-taldeei zuzendua. Gipuzkoako enpresa-sarearen errealitatea sakon ezagutzeari esker, eta lurraldeko enpresa gehienak tamaina txikikoak direla jakinda, enpresa-errealitate horri erantzuteko prestakuntza-produktu bat sortu dute.
Inguruko enpresa ehuna, gerente edo zuzendari askok merkataritza-funtzioak osorik edo zati batean beren gain hartzen dituzten proiektuetaz osaturik dago. Eta errealitate horietan, proiektu hauetako merkataritza-taldeek beren ezagutza ekonomiko eta finantzarioak hobetu ditzakete kontzeptu horiek eguneroko jardunean erabiltzeko eta, horrela, beraien emaitzak hobetzeko.
Prestakuntza-programa hori hainbat modulutan aurkezten da, merkatarien agendak kontuan hartuta, eta salmenta-ekipoek gaur egun dituzten behar guztiak biltzearekin batera, horiei erantzuna ematen die: hala nola, merkataritza-plana diseinatzea edo informazioiturriak nola kudeatzea, digitalizazioa salmentarako funtsezko tresna izatea... Era berean, negoziaziorako, merkataritza-kudeaketarako eta salmenta helburuak lortzeko beharrezkoak diren kontzeptu ekonomiko-finantzarioak ere, programa honetan azalduko dira.
Lankidetza hori indartu eta areagotu egiten da. Gipuzkoako Ganberaren eta Elkargiren arteko lankidetza eta hurbilketa areagotu egin da azkenaldian. Hala, Covid-a iristearekin batera, konfinamendua eta garai hartan aktibatu ziren "Elkargi maileguen" lerroak iritsi zirenean, eta Elkargik bi aste eskasetan 14.000 eskaera baino gehiago jaso zituenean, Gipuzkoako Ganberak, beste erakunde batzuekin batera, Elkargiri finantzaketa eskatzen zioten milaka enpresei arreta azkarra eskaintzen lagundu zuen. Halaber, nazioarteko ikuspegitik, "METIX, arriskuen kudeaketa" sorkuntza bultzatu zuen. Elkargitik jaioa, independentea den erakunde berria, finantza-arriskuak kudeatzeko aholkularitza eskaintzen duena: kanbio-tasa zein lehengaien estaldura finantzarioa eskainiaz.
Lankidetza hori, orain, indartu egiten da prestakuntza-arloan baterako balioa duen proposamen honekin; eta ekimen honen helburua, Gipuzkoako enpresaren lehiakortasunaren eta iraunkortasunaren alde bi erakundeek duten onena ematea da. Lurraldeko enpresa-ehunari laguntzea epe luzeko erronkei aurre egiten, azken batean.
Finantza-funtzioaren munduan profesionalak dira. Hauek eskaintzen ditu: finantza-irtenbiderik onenak, kudeaketa kontrolatzeko behar den aholkularitza, diruzaintza-irtenbideak edo corporate-beharrak, besteak beste… eta prestakuntza aurreratuena. Dena beharren neurrira egokitua.
Argiak, zuzenak eta azkarrak dira. Gaur egun, denboraren aldagaia erabakigarria da. Horregatik, kanal ugari eta izapide gutxirekin funtzionatzen dute hurbilekoak eta erabakigarriak izanez.
Eskaintzarik zabalena: produktu erakargarriak eta neurrira. Banku-finantzaketa, alternatiba, kudeaketa-kontrola, diruzaintza, corporate, berregituraketak, familia-enpresa eta jabetza, finantza-eratorriak, diru-laguntzen kudeaketa, prestakuntza aurreratua…
Gipuzkoako Bazkundea irabazi asmorik gabeko erakundea da, Gipuzkoako enpresen eta interes orokorren zerbitzura dagoena. Independentea da eta Gipuzkoako enpresa guztiak ordezkatzen ditu. Enpresen arrakasta eta Gipuzkoaren garapen ekonomikoa ditu xede. Enpresen beharrak betetzen ditu, neurrira egindako soluzio integralak eskainita. Planifikazioan, estrategian eta egintza operatiboan espezializatuta dago, enpresa garatu ahal izateko. Proiektu integralak erakartzen ditu, negozio aukera baitira gure enpresentzat. Konfiantzazkoa da, profesionaltasuna eta konfidentzialtasuna ziurtatzen dituena.
Honako honetan adituak dira: Planifikazioan eta estrategian; Erosketen optimizazioan; Salmentetan eta marketinean; Nazioartekotzean; Pertsonen Kudeaketan; Kudeaketa juridikoan eta fiskalean.