Berriak

iPhone X, Apple-en apustu berria

iPhonek 10 urte bete ditu eta ospakizun honekin batera, Apple konpainiak iPhone X modeloa aurkeztu du. Telefono adimendun ospetsuaren modelo berriak markoak murriztu eta hasierako botoia ezabatu ditu, ukipen-pantailako espazioa handitzeko.

 

Aldi berean, Appleko kontseilari delegatua Tim Cookek Apple Park izeneko konpainiaren egoi-tza berria inauguratu du Cupertinon (Kalifornia). Cooken hitzetan, iPhoneren lehen modeloak iraultza teknologikoa ekarri zuen eta iPhone X berriak “datorren hamarkadako” bidea markatuko du.

 

iPhone X berriaren pantailak mugikorraren aurrealdea ia osoa hartzen du; izan ere, hasierako botoirik eta markorik ez du. iPhone Xaren pantailak OLED teknologia darama. Mugikorrak 833 eurotan dago salgai eta iazko azoroaren 3an jarri zen salgai.

Ilarak saltokien aurrean

Applek jarraitzaile sutsuak dituela ezaguna da, baina iPhone X-k eragin duen sukarra apartekoa da oso, munduko saltoki askoren aurrean mugikor berria plazaratu aurreko ostegun gaua ilarak egiten pasatu zutenak ikusita. Inoizko iPhonerik garestiena da, baina lehen bertsioa merkaturatu zutenetik, orain hamar urte, berritzaileena.

 

Merkaturatu zenetik, salmenta emaria etengabea izan da, eta iPhone X sakelakoen stock-a laster bukatuko zela aurreikusi zuten. Azaroak 3 ostiral horretako egun osoan ilaran egondako pertsonek erreserba egina zuten.

 

Sagarraren etxeko inoizko telefonorik garestiena izatea ez zen galga izan kontsumitzaileentzat, beraz.

 

iPhone 8aren salmentak ez dira handiak izan azken hilabete hauetan. iPhone X «inoizko sakelakorik onena» merkaturatuko zuela iragarri zuen Applek, publizitaterako bere maisutasuna berriro argi utzita, eta emaitzak bistan dira.

 

Telefonoa munduko 55 hiritan salgai jarri eta hiru ordutara 775.600 miloi euroko kapitalizazioa gainditu zuen burtsan.

 

Dena den, orban txiki bat izan zuen konpainiak. San Frantziskoko bere saltokian lapurreta egin zioten: 313 iPhone X eraman zituzten lapurrek, eta horrek esan nahi du ia 320.000 euro galdu zituztela. «iPhone bat nahi baduzue, eros ezazue saltoki ofizialetan, ez kalean», ohartarazi zuen San Frantziskoko Poliziak.

 

Face ID

iPhone Xren beste berritasun esanguratsu bat Face ID da, telefonoan sartzeko modu Berit. Horrela, bezeroen aurpegiak irakurtzen ditu mugikorrak, Touch ID ukipen metodoarekin alderatuta aurrerapauso nabarmena.

 

Urteetan zehar, bide ezberdinak probatu dira, errekonozimendu sistema batek gu garela ziurtatu ahal izateko; azkena, hatz-markaren sistema. Apple konpainiak bere iPhone X berriak duen aurpegia eskaneatzeko sistema berria aurkeztu zuen, hain zuzen ere, Face ID-a.

 

Baina nola funtzionatzen du? Teknologia honek, gu garela egiaztatzeko, ez du soilik gure aurpegia grabatzen. Horrela balitz, argazki bat kamaren aurrean jartzearekin nahiko izango litzateke, baina kasu horretan, ez gintuzke bereiziko betaurrekoak edo txano bat jantziz gero…

 

Face ID-ak software berezi bat du, eta soilik iPhone X-ek duen sistema da. Kamara berriaren izena TrueDepth da, baina kamara soil bat baino, hainbat kamararen, proiektore eta laser baten batura da.

 

Segurtasuna

Eta segurua al da? Bada Apple-ek dio aurpegia hatz-marka sistema baino seguruagoa dela. Touch ID-rekin, 50.000 aukeretatik, behin gaizki identifikatzen du hatz-marka. Face ID-rekin ordea, 1.000.000 aukeretatik behin gaizki identifikatuko luke.

 

Dena den, segurtasun sistema guztiek bezala baditu bere arriskuak. Lapur batek kamarara begira jartzen behartzen bagaitu, gure sistemara sarbidea izango luke berehala. Hori bai, lo gauden bitartean, ezingo luke Face ID bid

ez gure sistema desblokeatu.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.