Apple-ren smartphoneen bertsiorik arrazoizkoena koronabirusaren pandemian zehar iritsi da. Joan den apirilaren 15ean, Cupertinoren konpainiak bere 2020ko iPhone SE (Special Edition) aurkeztu zuen. Dena ezustean egin zuen, aldez aurretik iragarritako jazoerarik ospatu gabe. Terminal konpaktua da, 4,7 hazbeteko pantailarekin. Dagoeneko erreserba daiteke hiru koloretan (beltza, zuria eta gorria), eta bere prezioa 489 euro da.
Smartphone-ak Apple-ko A13 Bionic prozesatzailea du, iPhone 11 eta iPhone 11 Pro gailuek erabiltzen dutena. Bi mugikor horiek ia SE honen prezioa bikoizten dute, izan ere iPhone 11 809 euroren truk eros daiteke, eta Pro 1.159 eurotik aurrera dago eskuragai. A13 Apple-k orain arte sortu duen prozesatzailerik indartsuena da, eta ziuraski egungo merkatuko boteretsuena ere bai. Horren erakusgarri, errendimendu-proba batzuek erakutsi dute Qualcomm Snapdragon 865 gainditzera iristen dela.
Phil Schiller Apple-ko Munduko Marketineko lehendakariorde seniorraren arabera, "iPhone SE-k aurrekaririk gabeko errendimendu bat lortzen du, erretratu modua erabiltzea uzten duena, HDR adimendunarekin argazkiak ateratzea eta bideo ikaragarriak grabatzea estereo soinuarekin autonomia handi bat eskaintzen duen bitartean". Gainera, argazkilaritzako arloan, konpainiak terminalaren errendimendua nabarmentzen du ere jokoetan eta errealitate handituan.
Azken iPhone-ek atzekaldean dituzten kamera ugarien aurrean, iPhone SE-k bat bakarra dauka. 12 megapixeletako sentsore bat da, f/1,8ko irteerarekin. Gainera, zoom digital bat du, bost handitzekin eta 6 efektu dituen erretratuko modu bat. Sentsorearen ezaugarri da bere HDR teknologia, enkoadraketan agertzen diren pertsonak ezagutzen dituenak eta argia doitzen du naturaltasun gehiago emateko eta argi eta itzalen zehaztasunak akabatzeko. Kamerak 4K eta 60 fps-ko (fotograma segundoko) erresoluzioa du. Bitartean, aurreko kamerak 7 megapixel ditu eta f/2.2ko irekiera bat.
Gainera, azken hilabeteetan merkatura atera diren smartphone gehienekin alderatuta, smartphone berriak marko handiak ditu. Ez du Face ID-rik terminala aurpegiarekin desblokeatzeko, baina Touch ID berreskuratzen da, aldi berean uzten duena horretan sartzea hatz-aztarnarekin. Botoi honek ere saioa hastea uzten du app-etan, trantsakzioak egitea Apple Pay-rekin edo erosketak baimentzea App Store-en. "Apple Pay-rekin erabil dezakezu ere kafe bat, app bat edo zapatila batzuk erosteko ere. Dena txartelak atera behar gabe", adierazten dute Apple-en web orrian.
Terminalak ura jasaten du metro bateko sakontasunean 30 minututan zehar, haririk gabeko karga eta karga azkarreko euskarria du eta konpainiaren hitzetan, "% 50eko bateria lortuko da 30 minututan". Gailuak WiFi6 konektibitatea du ere -haririk gabeko konexioetarako azken estandarra, baimentzen dituena konexio azkarragoak, helmen handiago bat eta gailu konektatuen dentsitate handiago bat.
Horretaz aparte, Cupertinoren konpainiak ziurtatzen du iPhone SE-k 13 ordutara arteko bideoak ikustea utziko duela karga bakar batekin eta audioko 40 ordu inguru erreproduzitu ere.
iPhone SE berriaren bertsiorik merkeenak 489 euro balio du eta memoriako 64 GB ditu. 128 GBko bertsioa 539 euroren truke eros daiteke eta 256 GBkoa, berriz, 659 euroren truke.
Bukatzeko, aipatu Apple-k web orrian adierazten duela bertsio honek iPhone 8ren antzeko iraupena duela.Apple-ren smartphoneen bertsiorik arrazoizkoena koronabirusaren pandemian zehar iritsi da. Joan den apirilaren 15ean, Cupertinoren konpainiak bere 2020ko iPhone SE (Special Edition) aurkeztu zuen. Dena ezustean egin zuen, aldez aurretik iragarritako jazoerarik ospatu gabe. Terminal konpaktua da, 4,7 hazbeteko pantailarekin. Dagoeneko erreserba daiteke hiru koloretan (beltza, zuria eta gorria), eta bere prezioa 489 euro da.
Smartphone-ak Apple-ko A13 Bionic prozesatzailea du, iPhone 11 eta iPhone 11 Pro gailuek erabiltzen dutena. Bi mugikor horiek ia SE honen prezioa bikoizten dute, izan ere iPhone 11 809 euroren truk eros daiteke, eta Pro 1.159 eurotik aurrera dago eskuragai. A13 Apple-k orain arte sortu duen prozesatzailerik indartsuena da, eta ziuraski egungo merkatuko boteretsuena ere bai. Horren erakusgarri, errendimendu-proba batzuek erakutsi dute Qualcomm Snapdragon 865 gainditzera iristen dela.
Phil Schiller Apple-ko Munduko Marketineko lehendakariorde seniorraren arabera, "iPhone SE-k aurrekaririk gabeko errendimendu bat lortzen du, erretratu modua erabiltzea uzten duena, HDR adimendunarekin argazkiak ateratzea eta bideo ikaragarriak grabatzea estereo soinuarekin autonomia handi bat eskaintzen duen bitartean". Gainera, argazkilaritzako arloan, konpainiak terminalaren errendimendua nabarmentzen du ere jokoetan eta errealitate handituan.
Azken iPhone-ek atzekaldean dituzten kamera ugarien aurrean, iPhone SE-k bat bakarra dauka. 12 megapixeletako sentsore bat da, f/1,8ko irteerarekin. Gainera, zoom digital bat du, bost handitzekin eta 6 efektu dituen erretratuko modu bat. Sentsorearen ezaugarri da bere HDR teknologia, enkoadraketan agertzen diren pertsonak ezagutzen dituenak eta argia doitzen du naturaltasun gehiago emateko eta argi eta itzalen zehaztasunak akabatzeko. Kamerak 4K eta 60 fps-ko (fotograma segundoko) erresoluzioa du. Bitartean, aurreko kamerak 7 megapixel ditu eta f/2.2ko irekiera bat.
Gainera, azken hilabeteetan merkatura atera diren smartphone gehienekin alderatuta, smartphone berriak marko handiak ditu. Ez du Face ID-rik terminala aurpegiarekin desblokeatzeko, baina Touch ID berreskuratzen da, aldi berean uzten duena horretan sartzea hatz-aztarnarekin. Botoi honek ere saioa hastea uzten du app-etan, trantsakzioak egitea Apple Pay-rekin edo erosketak baimentzea App Store-en. "Apple Pay-rekin erabil dezakezu ere kafe bat, app bat edo zapatila batzuk erosteko ere. Dena txartelak atera behar gabe", adierazten dute Apple-en web orrian.
Terminalak ura jasaten du metro bateko sakontasunean 30 minututan zehar, haririk gabeko karga eta karga azkarreko euskarria du eta konpainiaren hitzetan, "% 50eko bateria lortuko da 30 minututan". Gailuak WiFi6 konektibitatea du ere -haririk gabeko konexioetarako azken estandarra, baimentzen dituena konexio azkarragoak, helmen handiago bat eta gailu konektatuen dentsitate handiago bat.
Horretaz aparte, Cupertinoren konpainiak ziurtatzen du iPhone SE-k 13 ordutara arteko bideoak ikustea utziko duela karga bakar batekin eta audioko 40 ordu inguru erreproduzitu ere.
iPhone SE berriaren bertsiorik merkeenak 489 euro balio du eta memoriako 64 GB ditu. 128 GBko bertsioa 539 euroren truke eros daiteke eta 256 GBkoa, berriz, 659 euroren truke.
Bukatzeko, aipatu Apple-k web orrian adierazten duela bertsio honek iPhone 8ren antzeko iraupena duela.