Iraila Apple-ren hilabetea da beti, eta aurten berdin-berdin gertatu da. Izan ere, azken aldian iPhone 11, iPhone 11 Pro eta eta iPhone 11 Pro Max ezagutu ditugu. Haien prezioak 809 eurotik (merkeena) 1.659 eurora (garestiena) bitartekoak dira. Oraingoan, erdikoari buruz arituko gara, hau da, ezagutu dugun mugikorrik onenetako bat den iPhone 11 Pro izenekoari buruz.
Adituen arabera, iPhone 11 Prok tamaina perfektua du. Esku bakar batekin erabili daiteke, baina, hala eta guztiz ere, pantaila ona du, edozein egoeratan horretaz gozatzeko aukera ematen duena. Mugikor trinkoa da, dagoeneko existitzen ez diren horietarikoa, egunetik egunera eskertzen dena.
Dena den, konpresio horrek ez du esan nahi mugikor arin edo mehe bat denik. iPhone XS baino zertxobait lodiagoa da eta 188 gramo pisatzen ditu (hau da, astun samarra da). Testuinguruan ipintzeko, iPhone X originalak 174 pisatzen zituen eta 7,7 milimetroko lodiera bat zuen. Beraz, esan liteke mugikor honek igortzen duen sentsazioa sendotasunekoa dela. Honi laguntzen dio bere atzekalde mateak, kristalezkoa dena, batzuek gustokoa izan dezaketena eta beste batzuek ez, baina gutxienez aztarnak ez dira gehiegi markatuak geratzen.
Atzekaldeaz ari garela, kameren modulua ezin da ahaztu. Hitz gutxitan, gorrotatu edo maite dezakezu. Egia da mugikorra hurbiletik ikusten denean itxura hobea duela argazkietan baino. Prentsako irudietan zertxobait exageratuagoa dirudi, baina ez da hainbesterako. Finean, Apple-n ohikoa denez, premiumaz harago doan sentsazioa igortzen du.
Aldaketak hemen amaitzen direla esan liteke, aurreko aldea iPhone XS-rena izan litekeelako. Apple-k notch eta OLED pantailaren aldeko apustua egiten jarraitzen du eta ez da lan handiegirik egin bekainaren tamaina txikitzeko, baizik eta aurreko ereduena bezain handia da.
Hemen jada TOC eta baikoitzaren manien menpe dago. iPhone X-ean notch-a deigarria izan zitekeen, baina hiru urte daramatzagu notch berdina ikusten eta iPhone-en zaleak ohituak daude dagoeneko. Badakite hor dagoela eta YouTube-eko bideo bat handitzen dutenean bekainak pantailaren parte bat irensten duela, baina hala ere horrek ez du horrenbesteko garrantzirik.
Pantailari dagokionez, ezer gutxi esan daiteke. iPhone XS-rena ikusgarria bazen, iPhone 11 Pro-n ez zen beste era batera izango. 5,8 hazbetetako OLED Super Erretina XDR panel bat dugu, FullHD erresoluzioarekin eta 458 pixeletako trinkotasuna hazbeteko, eta bikaina da distira, kalitate, kolore eta ukimen-sentsibilitatean. Hori bai, pantaila gailuaren muturretara iritsi gabe geratzen da, baina pantaila oso ongi dago eta ez du inongo arazorik eman.
Puntu nabarmengarri bat da Apple-k 3D Touch-a Haptic Touch-agatik ordezkatu duela, edo "sakatua utzi " bezala ezagutua dena. Egunetik egunera nabari al da? Ez gehiegi, nahiz eta zertxobait motelagoa izan.
Soinua ere aintzat hartu beharreko ezaugarri bat da. Ez dago aldaketa nabarmenik aurreko belaunaldiekin konparatuz gero; estereoa mantentzen da eta aurikularretako jack-a ez da berriz itzuliko. Bi bozgorailu daude (bat behean eta bestea goian) eta ondo entzuten dira, bolumena maximoan egonda ere. Bestetik, Apple-k EarPods-ak sartzen ditu mugikorraren kutxan, nahiz eta haririk gabekoak ez izan.
Bozgorailuaren kokapenari buruz, mugikorra nola hartzen duzunaren arabera, posible da beheko bozgorailua estaltzea. Hori da bozgorailu nagusia beheko ertzean kokatzen gertatzen den gaitz bat eta ezer gutxi egin daiteke hori konpontzeko.