Berriak

Invisible Boyfriend/Girlfriend edo bikotekide birtuala

“Her” pelikulan ikusi ahal izan zenez, harreman zibernetiko bat izatea ez zegoen errealitatetik hain urrun. Bada garai hori iritsi da; izan ere, badago eskuragai mutil-lagun edo neska-lagun bat izan ahal izateko aplikazio bat.

Invisibleboyfriend.com (mutil-lagun ikusezina) eta Invisiblegirlfriend.com-en (neska-lagun ikusezina) bitartez, mezuak bidaliko dizkizun eta argazkietan zurekin aterako den pertsona berezi bat izan dezakezu.

Matthew Homann eta Kyle Tabor dira zerbitzu berri honen sortzaileak. Norberaren ametsetako mutil edo neskarekin harreman faltsu bat izateko aukera eskaintzen du aplikazioak. Erabiltzaileak berak Appean-an garatutako bikotekide ideal berri horrek, horrenbestez, 100 testu--mezu bidaliko ditu. 10 ahozko ohar baita eta idatzizko ohar bat ere.

 

Erabiltzailearen gustura

 

Eta nola erabili aplikazio berria? Lehenik eta behin, izen eta adin bat eman behar zaie mutil-lagun edo neska-lagun horiei. Ondoren, irudi-banku batetik zure ametsetako mutil edo neskara gehien hurbiltzen den argazki bat aukeratu behar da, eta hori egin eta gero, bere nortasuna ematera iri-tsiko zara, zuk nahiago dituzun interesekin.

Horrela, zure bikotekidearen aldetik jaso nahi dituzun arreta guztiak izango dituzu benetako harreman batek sortzen dituen zailtasun eta denbora-kontsumorik gabe.

Hori guztia gutxi balitz, orrialdera selfieak igo ditzakezu beste erabiltzaile batzuk zu zeu bikotekide bezala erabil zaitzaten.

Aplikazioa oraindik beta bertsioan dago eta doakoa ez izan arren, euro batzuen truke izeba edo amona horren kezka lasai dezakezu bikotekide bat al duzun galdetzerako orduan.

 

Arrakasta EEBBetan

 

Aplikazio berri honen arrakasta itzela da egun Estatu Batuetan. Milaka bikotekide zibernetiko daude une honetan. Tarifa honakoa da: 100 mezu 10 euroren truke, gutxi gora behera. Bestalde, Premium Paketea, hau da, ahozko oharrak eta idatzizko oharrak, 20 euro.

Presio sozialaren biktima bat al zara? 30etako krisian al zaude? Aspertu al zara familia-elkartze guztietan mutil edo neska-lagun bat noiz izango duzun galdetua izateaz? Bada Invisible Boyfriend edo Invisible Girlfriend izan daitezke zure arazo horren irtenbideak. Hori guztia hilean 25 euroren truke. Izena ematera ausartuko al zara?

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.