Berriak

Inoiz baino aukera gehiago Fun & Serious Jaialdian

Ekintzailetza, aukerak, topaketak, heziketa, inspirazioa, proiektuak, sariak... Joan den abenduaren 6 eta 7an, Fun & Serious jaialdiko networkingeko arlorik profesionalena den BBVA Games Industry Forum-ek (GIF) agenda hezigarri bat bildu zuen Bilboko BECen, non parte hartu zuten publisher-ek, inbertsoreek, kazetari espezializatuek eta Europako indi garatzaileek, lehen mailako hizlari-zerrenda paritario batean. 

Hempuli Oy (Baba is You-ko arduraduna), The Game Kitchen (Blasphemous) eta Nómada Estudios (iaz argitaratutako Gris arrakastatsuan sakondu zuena) izeneko estudioek mahai-inguruetan eta hitzaldietan parte hartu zuten, Fun & Serious-eko 'business' dimentsiorik handienean. GIFen, halaber, garapen-motorrik ospetsuenak izan ziren, esate baterako Unreal Engine (Mario Palmerorekin -Europe Technical Evangelist-) edo Unity (Ciro Continisiorekin -Unityko EMEA eskualderako Lead Evangelist-), berrikuntzen aurkezpena garatzaileentzako trikimailu eta aholkuekin apainduko dutenak.

Halaber, hizpide izan ziren ere mahai-inguru batean beti hain aldakorra den eszena indieko etorkizuneko erronka eta desafioak, Jupiter Hadley-rekin, kazetari aditua bideo-joko independentetan; Rosie Ball, brand manager Chucklefish publisher indie-an (Stardew Valley); eta Valeria Castro, CEO garatzailea Platonic Games-en. Out of the Blue Games (Tatiana Delgado bere fundatzailekidearekin), Raiser Games (Pablo de la Nuez) eta Team Gotham (Juan de la Torre) bertan izan ziren beste firmak izan ziren, BBVA Games Industry Forumeko hitzaldi programan. Bilbora bidaia egin zuren ere Tomavisión-ek, transmedian murgiltzeko, animazioa bideo-jokoetara hurbiltzen duen hitzaldi batekin. Industrian zintzilik dauden baste gai batzuk, esaterako buru-osasuna lan sortzailean (Lourdes Conde Álvarez psikologarekin) edo crowdfunding-a (Kickstarter-eko Michael Liebe-rekin) izan zuten, era berean, bere tokia Games Industry Forumeko agenda hezigarrian.

Hori guztia indartu zen tailerrekin eta workshop-ekin ostiraletik igandera goizez, oso garrantzitsuak diren gaiekin, adibidez community management-a edo proiekzioa social median, lege kontu oinarrizkoak edo sarrera bat negozio plan sendo baten garapenera. Fun & Serious-en parte hartzen duten indie-ek, beren jokoa publikoari aurkezten Indie Zone-ean, sarbide esklusiboa izan zuten mentorizazioko gertaera batera, maila europarrean hain ospetsu diren pertsonekin, hala nola Ed Valiente (Thunderful Games), Martin Lindell (Raw Fury), Mark Aldrup (Headup Games) edo Piotr Bajraszewski (11Bit Games), beste askoren artean. Jazoera honetan beren proiektuak erakutsi ahal izan zituzten, segidan aholkuak eta esperientziak jasotzeko finantziazioa, argitalpena, legeak eta ekoizpena bezalako arlotan. Horrela, GIFen dimentsio praktikoa geroz eta nabariagoa izan zen.

Aurten ere, gainera, FS Play-ko finalistek aukera izan zuten publikoaren aurrean aurkezteko elevator pitch formatuan, Games Industry Forum jardunaldietan zehar, une bikain bat ideiak erakusteko eta errentagarritasuna optimizatzeko.

Hala, GIFek bere misioa indartu zuen hasiberri eta indie-en tranpolin bezala, testuinguru batean, Fun & Serious jaialdia, beharrezko hitzordu bilakatu dena sektorearentzat nazioarteko mailan, 40.000 bertaratutakorekin iaz. Hain da handia gertaera honen oihartzuna, ezen 2019 honetako edizioan sariak jaso zituzten sektoreko izen handi hauek: Yoko Shimomura, Bruce Straley, Tim Willits eta Greg Street.

Informazio gehiago:

www.funandseriousgamefestival.com

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.