Inork ez du zalantzan jartzen, dagoeneko, osasunaren sektorea etorkizuneko sektoreetako bat izango dela. Dagoeneko bada, gero eta gehiago eskatzen dira ondo prestaturiko profesionalak, eta hauek irtenbide eta zerbitzu berriak eskaintzen dituzte. Mondragon Unibertsitateak Ingeniaritza Biomedikoaren aldeko apustua egin zuen eta aurtengo PBL Day-k erakutsi du gradu honetako ikasleek proiektu eta zerbitzu interesgarriak eskaintzen hasi direla.
PBL Day-ren laugarren edizioa bost neskek osatutako talde batentzat izan da, proiektu bat diseinatu eta garatu dutenak kornean kultibo zelular bat egitea baimentzen duen produktu bat gaur egun dentsitate baxuagatik baztertzen diren kornea-emaileak aprobetxatzeko. Irtenbide honek keratoplastietarako itxarote-zerrendak murriztea ekarriko du.
Mondragon Unibertsitateko Goi Mailako Eskola Politeknikoko ingeniaritzako bederatzi gradutako 1.567 ikaslek 250 PBL (Project Based Learning- ikasketako metodo bat benetako arazoen ebazpenean oinarritua) proiektu egin dituzte ikasturteko lehen sei hilabeteetan. 25 onenak Orona Fundazioan erakutsi ziren PBLDAYren IV. edizioan lehiatzeko eta sarietako baten bat irabazteko: 1.000 euroko sari ofizial bat eta 400 euroko sari bat batxilergoko eta Lanbide Heziketako zentroetako 300 ikaslek gehien bozkatutakoarentzat. 1.000 euroko saria jaso zuten taldea osatzen zuten ondorengo neskek: Maitane Araujo González, Eider Casado Lozano, Ainhoa Zallo Urraza, Izarra Berasategi Oyanguren eta Saioa Iriarte Cilveti.
PBL
PBL arazo errealen ebazpeneko ikasketa-metodo bat da eta Mondragon Unibertsitatea aitzindaria da honetan Estatuan. Eredu honetan, parekagarria dena Europa iparraldeko eta Estatu Batuetako unibertsitatekoenekin, ikasleek ikasturtean zehar jasotako ezaguerak aplikatu behar dituzte eta hartzen zailak diren konpetentziak garatu behar dituzte klasean eta indibidualki (hala nola komunikazioa, lidergoa, erabakien hartzea, etab.). Metodoaren helburu da ikasleek, etorkizunean egingo duten moduan, ezaguerak aplikatzea, arazoei aurre eginez eta horiek ebazten ikasturtean zehar eremu ezberdinen jasotako ezaguerak praktikak ipintzen. Horretarako, ikasleek eman dituzten ikasgaien ezaguerak integratu behar dituzte.
Jardunaldiak Proiektuetan Oinarrituako Ikasketaren (PBL, Project-Based Learning) metodologia erakustea du xede, hau da, egiten ikasi eta hezitzen ikasi arazo errealen ebazpenetik aurrera. Jazoeran, lehiaketarako hautatuak izan diren 25 PBL-ez gain (250 ingururen artean), panel eta bideoekin egun osoan zehar, PBL 2019 onenari sari ofiziala eman zitzaion. Unibertsitateko irakasleez eta enpresetan adituez osatutako epaimahai batek talde irabazlea aukeratu zuen, kontuan hartuz planteatutako irtenbide teknikoa eta taldeek beren standetan horri buruz egin zuten komunikazioa. Esan bezala, bigarren sari bat izan ere, batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleek gehien bozkatu zuen proiektuari. Proiektu guzti hauetan ikasleek ikasturteko lehen sei hilabeteetan lan egin zuten. Orokorrean, 800 ikasle izan ziren, horietatik 300 batxiler eta LHtik etorrita eta beste guztiak Mondragon Unibertsitateko ingeniaritzako ikasleak.
Proiektuak
Aukeratutako 25 proiektuak ikasleek aurkeztutako 250 proiektu inguruko lagin bat ziren. PBL proiektu onena lortzeko lehiaketan parte hartzeko aukeratu zirenak ingeniaritzako eremu ezberdinetatik zetozen, hala nola energia, biomedikuntza, ekoteknologia industriala, diseinu industriala, elektronika, informatika, mekanika, antolaketa edo telekomunikazioak. Finalisten artean aurkitzen ziren robot filogidatu bat, itsasoko plastikoak jasotzen irtenbide bat, snowboardeko skate bat, banbuko bizikleta elektriko baten garapena, audio-anplifikadore bat, errehabilitaziorako klinika bat, zentral minihidrauliko baten diseinu eta emulazioa, teleferiko moduko garraio ikerketa bat mugikortasun baxuko pazienteak mugitzeko, scape room simulatzaile bat, ultrasoinuko radar bat, pilota-jasotzaile bat… besteak beste.