Nafarroako Gobernuak “Impulso Emprendedor” programaren 7. edizioa martxan jarri du. Programa honekin 8 enpresa-proiektu berritzaile aukeratuko dira eta intentsitate handiko lan programa bat egiteko aukera izango dute eta mentoria eta laguntza ekonomikoa jasotzeko aukera izango dute ere.
Programaren aurkezpenean Manu Ayerdi, Garapen Ekonomikoaren lehendakariordea egon zen eta baita programan parte hartzen duten enpresa babesle guztiak. Pilar Irigoyen CEIN-eko ordezkari kontseilaria egon zen ere.
Aurten enpresa hauek parte hartuko dut programan:
Nafarroako Rural Kutxa,
Cinfa,
Mondragon,
Inycom,
MTorres,
Viscofan eta
Zabala. Enpresa hauek mentoring ekintzak egingo dituzte aukeratutako enpresekin eta enpresa bakoitzak ere 8.000 euroko saria jasoko dute enpresa hauen eskutik. CEIN-ek ere aukeratutako enpresen artean, programa oso bat emango die beren proiektua benetan martxan jartzeko eta 6 hilabetez beste hainbat zerbitzu doainik erabiltzeko aukera emango die.
Nafarroako edonork parte hartu dezake. Parte hartzeko,
Inprimaki hau bete behar da eta aurkezteko azken data apirilaren 12a da. Enpresa patrozinatzaileak maiatzaren 30.rako aukeratutak izango dituzte zortzi partehartzaileak.
Zorte on guztioi!