+Trebakuntza

Ikerbasquek emakume ikertzaileak nabarmendu ditu

Hezkuntzako sailburu eta Ikerbasqueko presidente Cristina Uriarte izan zen, joan den maia-tzaren 6an, Euskadin ikerketan diharduten hiru emakumeri ain-tzatespenak emateko antolatutako ekitaldiko buru. María Isabel Arriortua, Aitziber Lopez-Cortajarena eta Maia García Vegniory izan ziren omendutako ikertzaileak. Ekitaldian, Fernando Cossío Ikerbasqueko zuzendari zientifikoa eta Euskadiko unibertsitate, ikerketa-zentro eta zentro teknologikoen ordezkariak bildu ziren.
 
Ikerbasquek emakume ikertzaileen aitorpenez eratutako ain-tzatespen hauen lehenengo edizioan, hiru emakume saritu zituen karrera zientifikoko fase desberdinetan: ibilbide zientifikoa, ikerketa esparru batean izandako lidergoa eta emakume ikertzaile gazte batek egindako ekarpen nabarmena.
 
Ikerketa arloko karrera osoaren aitorpena María Isabel Arriortuarentzat (1950) izan zen. UPV/EHUko Kristalografia eta Mineralogiako katedraduna da 1992az geroztik, eta bertan prestaturiko lehenengo emakume irakasle titularra izan zen, baita UPV/EHUn katedra lortu zuten lehen emakumeetako bat. IMaCris/MaKrisI ikerketa-taldea sortu zuen eta aitzindaria izan da ingurumen nahiz energiaren esparruan aplika daitezkeen sistema multifuntzionalei buruzko ikerketan. 2010ean, Euskadiko Ikerketa Saria jaso zuen Zientzia eta Teknologia modalitatean, eta 2012an, Zientzien, Arteen eta Letren Euskal Akademiako (Jakiunde) kide oso izendatu zuten.
 
Aitziber López-Cortajarena (1974) proteinen ingeniaritzaren arloan lortutako lidergoagatik aitortu zuten. UPV/EHUn Biokimikan doktoratu ondoren, zazpi urte egin zituen Estatu Batuetako Yale Unibertsitatean, proteinen diseinu, egitura eta funtzioei buruzko zereginetan. 2011n Europara itzultzea erabaki eta ikerketa-taldea sortu zuen Madrilgo IMDEA-Nanozientzian, nanoegitura biofuntzionalen sorkuntzarako proteinak diseinatzeko asmoz. 2016an, Ikerbasque Research Professor bezala sartu zen CIC biomaGUNE zentroan Nanoteknologia Biomolekularreko taldea zuzentzeko, ERC-Consolidator Grant deritzon ikerketa arloko laguntza garrantzitsua jaso duelarik.
 
Azkenik, Maia Garcia Vergniory (1978) material topologikoen esparruan egin duen ekarpen nabarmenagatik aitortu zuten. Materia kondentsatuaren fisikan doktoratu zen UPV/EHUn. Ondoren, Max Planck Institute of Microstructure Physics zentroan lan egin eta doktorego ondoko egonaldia egin zuen Estatu Batuetako Lawrence Berkeley National Laboratory delakoan. Egun, DIPCi atxikitako Ikerbasqueko Ikertzaile gisa lantzen ari da material topologikoei buruzko ikerketa- jarduna. 2017an L'Oreal-Unesco for Women in Science saria jaso zuen eta 2018an QUO 2018 zientzia-selekzioko kide izan zen.
 
300 emakume baino gehiago aintzat
Aitortutako emakume ikertzaileak aukeratzeko, Ikerbasquek Euskadiko 300 emakume ikertzaileren baino gehiagoren ekoizpen nahiz ekarpen zientifikoei buruzko datuak aztertu zituen. Amaierako hautaketa Ikerbasqueko Patronatuaren Ordezko Batzordeak egin zuen, Fundazioko Batzorde Zientifikoak baliozkotu zuelarik.
 
2018an, Emakundek proposatutako metodologiari jarraiki, Ikerbasquek gizon eta emakumeen arteko berdintasun plana garatu zuen. Prozesu horren emaitza gisa, eta berdintasuneranzko bidean aurrera egiteko asmoz, 7 ekintza proposatu ziren; horien artean, emakume ikertzaileen aitorpena.
 
Neurri hauen bitartez, Ikerbasquek goitik behera gainditu nahi ditu, emakume ikertzaile asko karrera zientifikoei uko egitera bultzatu eta beste hainbat kasutan gizonen aldean ezkutuan utzi ohi dituzten genero-estereotipoak. Ondorioz, emakume ikertzaile distiratsuen karrerak bistaratu eta zientziari egindako ekarpena aitortzea da ekintza honen helburu nagusia, ondorengo belaunaldien eredu bihur daitezen.
 
2018an, IKERBASQUEk gizonen eta emakumeen aldeko berdintasunerako plana garatu zuen Emakundek proposatutako metodologiaren arabera, eta prozesu horren ondorioz, berdintasunerako bidean aurrera egiteko asmoz, Ikerbasquek 7 ekintza proposatu zituen; horien artean, emakume ikertzaileen aitorpena. Horren kariaz, 2019an, ikerketa karrera Euskadin garatzen ari diren hiru emakume aitortu nahi zituen.
 
IKERBASQUEri buruz
IKERBASQUE Eusko Jaurlaritzak ikerketa zientifikoaren alde egindako apustuaren eta autonomia-erkidegoko administrazioek, unibertsitateek eta enpresek duela zenbait urtez geroztik gauzatutako aliantzaren emaitza da. Euskadi I+G+b arloko potentzia garrantzitsuenen artean kokatzeko ahalegin horretan lagundu nahian, ikerketa arloko talentua erakartzeko gunea izatea da IKERBASQUE ren jardunaren ardatz nagusia.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.