Bilbao Berrikuntza Faktoria 2013an jaio zen. Ikasketak, berrikuntza eta ekintzailetasuna lotzen duen proiektua da. Bilbon kokatuta dago eta Mondragon Unibertsitateak kudeatuta, Init Taldearekin batera. Bilboko Udalaren laguntza jaso zuen hasieran.
Zer da BBK?
Unibertsitate prestakuntza, enpresa-ekimenak eta berrikuntza lotzen dituen modeloa. Lander Beloki, Enpresagintza fakultateko dekanorean hitzetan: “Toki honetan erraz ikusi ditzakegu unibertsitateko ikasleak ikasten, ekintzailetasunean eta kudeaketarekin loturiko hainbat gaietan berritzen. Horrez gain, startup ugari ere biltzen dira bertan, beraien enpresa proiektua bideratzen eta beste batzuk proiektua garatuagoa dutenak ere. Hiru eragile hauen bitartez ekosistema potentea garatzea da helburua”.
Gaur egun Bilbao Berrikuntza Faktorian 3 gradu eskaintzen dira: LEINN, Business Data Analytics eta myGADE. Masterrak ere eskaintzen dira: Intraekintzailetza eta Berrikuntza Irekiko Nazioarteko Masterra (MINN); Pertsona eta Taldeen Coachingeko Masterra; Marketin Digitaleko Unibertsitate Masterra; eta Erakundeen Nazioartekotzeko Unibertsitate Masterra.
Etorkizunerako proiektuak
Etorkizunera begira ere, Mondragon Unibertsitateak gidatuko du As Fabrik proiektuaren kudeaketa. Zorrozaurren kokatuko da eta ekosistema berritzailea izango du, 4.0 industriari bideratutako zerbitzuak eskainiz.
Espazio berri honek 6 milioi euroko aurrekontua du eta %80 europar fondotik lagunduko da. Ekonomia digitalak ekarriko dituen erronka berriei erantzuteko sortuko da. Networking lanak egiteko eta ideia berrien laborategia izango da, destart-ups berriak martxan jartzeko.