+Trebakuntza

II. STEAM Sariak banatu dituzte

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak Euskadin STEAM Hezkuntza sustatzeko egiten ari diren jardunbiderik onenak saritzen eta agerian jartzen dituzten II. STEAM Euskadi Sariak banatu zituen ekainaren 8an. Sariak Hezkuntza Sailaren STEAM Estrategiaren barruan kokatuta daude eta zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikako bokazio goiztiarrak -arteei eta giza zientziei lotuta- bultzatzea dute helburu. STEAM honako honen ingelesezko akronimoa da: Science, Technology, Engineering, Arts & Mathematics. 

Sailburuarekin batera, Hezkuntza sailburuorde Begoña Pedrosak, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuorde Adolfo Moraisek eta Lanbide Heziketako sailburuorde Jorge Arevalok hartu zuten parte ekitaldian. Berrikuntzaren Euskal Agentziatik ordeztuz, berriz, Berrikuntza Politiken koordinatzaile nagusi Alaitz Landaluzek hartu zuen parte. 


Sariak banatzeko ekitaldian, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak aurten sariketara aurkeztu den ekimen kopuru handia txalotu zuen (137), eta ekimen hau bere baitan hartzen duen STEAM Euskadi Estrategia bultzatzen jarraitzeko konpromisoa berretsi zuen. 


Hezkuntza Sailak sustatzen duen estrategia hori hizpide hartuta, sailburuak gogorarazi zuen honek azpimarra berezia egiten duela ikasle nesken artean, edozein hezkuntza mailatan egonik ere ikasten. “STEAM Estrategiaren helburua da ikasle guztiak diziplina zientifiko-teknologikoetara hurbiltzea, horiei beldurra galdu eta gustura senti daitezela bertan. Eta bereziki neskak, eduki horiekin lotura duten unibertsitate ikasketak edo Lanbide Heziketakoak egin ahal izan ditzaten”. 


Bildarratzek aurten aurkeztutako proiektuen kalitatea eta maila ere aipatu zituen, eta bereziki lehiaketako bi kategorietako irabazleena, horiek euren lanak aurkeztu ondoren. Sailburuaren hitzetan, hezkuntzan maiz gertatzen denez, gakoa ez dago hainbeste ikasgaien edukietan, baizik eta ikasgaiak irakasteko moduan eta eduki horiek ikasleengana hurbiltzeko hautatzen diren bideetan. 


Saritutako ekimenak 


Sarietarako deialdia Hezkuntza Sailak egiten du Innobasque - Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin lankidetzan. Sarietan, bi kategoria daude: Lehen kategorian, unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetan egiten diren STEAM Hezkuntzako ekimen berritzaileak saritzen dira, eta bigarren kategoria, berriz, beste entitate mota batzuetatik (hala nola unibertsitateetatik, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileengandik eta elkarteetatik) iritsitako proposamenei lotuta dago. Kategoria bakoitzean, 3.000 euroko lehen saria, 2.000 euroko bigarren saria eta generoikuspegiaren aipamen berezia (1.000 eurokoa) daude. Kasu guztietan, sarien zuzkidura STEAM ekintzetara bideratu beharko da.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.