Bob Wisneiffiri galdetuz gero zenbat langile lan egiten dute zenbaketa kuantikoren gunean, beste lankideek erantzuten duten broma berdinarekin erantzuten du: 366.000. Denek gustoko dute esatea informatikaren etorkizuneko teknologian aritzen direla lanean, nahiz eta laurogei hamarkadetatik hortan dabiltzaten, inongo lorpen komertzialik gabe.
CES teknologia ferian aurkeztu du IBM-ek lehenengo ordenagailu kuantikoa,
Q System One deitutakoa, Wisneiff arduradun tekniko nagusiena izanik. Makina, 20 bits kuantikoduna erabilera komertzial eta zientifikorako sortu da. Kristalezko kutxa batean dago sartuta, soinua eta dardara xurgatu egiten duena eta tenperatura egonkor bat mantentzen duena, txip kuantikoak oso delikatuak baitira. Diseinua Map Project Office enpresak egin du, ospe handia duena. Diseinua, bideo
honetan ikusi daiteke eta irudi vintage eta futurista nahaste bat du.
Argi utzi behar da ere, nahiz eta IBM-ek teknologia honen erabilera komertzialetaz hitz egiten duen, oraindik denbora dexente falta zaiola horrela erabiltzeko.
Informatika kuantikoa ezberdina da betiko informatikarekin alderatuta, lehenengoak kubits erabiltzen baititu bits beharrean. 0 eta 1 erabili erabiltzen ditu baina, informatika kuantikoak zeroak eta batak aldi berean erabiltzeko gaitasuna du, hau da, kubit bat 0 eta 1 izan daiteke aldi berean.
IBM-ek gaur egun 43 bazkide ditu zenbaketa kuantikoan aritzeko. Momentuz, hodeian egiten dituzte azterketak baina batez ere, kimika kuantikoan lan egiten dute. Q System One ordenagiluaren berritasuna berez zein da? Zenbaketa kuantikoa erabiltzea, ordenagailu baten itxura izatea eta guztiz fidagarria izatea. Dena den, argi esaten du Wisneiff-ek, oraindik 3-5 urte falta direla honako teknologia hau guztiz komertziala izateko.