Enpresak
Bizkaia Dorrea (gaztelaniaz Torre Bizkaia, izen bereko dorrearekin ez nahastu) Bilboko hiribilduko etxebizitza etxe orratz bat da, 103 metrokoa eta, beraz, Iberdrola Dorrearen ondoren hiriko bigarren eraikinik altuena da.
Bere diseinua 2015ean estreinatu zen, eta ondoan dituen 3 dorre Garellano ez bezala, igogailu panoramikoak biltzen dituen kristalezko horma du. Atzeko fatxadan hegoaldera begira dauden terrazak ere baditu, eta goiko bizkarrean osoko bistak dituen terraza bat dauka. Bere goialdea gailur baten forman amaitzen da.
Bestetik, TECNALIA Espainiako ikerketa aplikatuko eta garapen teknologikoko zentro handiena da, erreferentziazkoa Europan eta Basque Research and Technology Alliance-ko kide. Enpresei eta erakundeei laguntzen diete, haien lehiakortasuna, pertsonen bizi-kalitatea eta hazkunde jasangarria lortzeko. Teknologiarekiko grina eta gizarte hobea eraikitzeko konpromisoa duten pertsonei esker egiten dute.
- Misioa: ikerketa teknologikoa oparotasun bihurtzea.
- Ikuspegia: Enpresak eta gizartea eraldatzeko eragile izatea, etengabe aldatzen ari den etorkizuneko erronketara egokitzeko.
Enpresekiko lankidetzan, bere harreman-eredua gero eta estrategikoagoa da; konfiantzan, lankidetzan eta estrategia teknologiko partekatuan oinarritzen da, eta hauek dira bere jarduera-eremu nagusiak: fabrikazio adimenduna, eraldaketa digitala, trantsizio energetikoa, mugikortasun jasangarria, osasuna pertsonalizatua, hiri-ekosistema eta ekonomia zirkularra.