Berriak

Honor Play jokalari sutsuentzat pentsatutako smarthphone merkea

Berlinen, IFA Teknologia feriaren barruan aurkeztu da Honor Play berria. Honor Play, Honor txinatar enpresaren mugikor berria da eta ferian Sony, Motorola eta ZTE enpresekin bat aurkeztu den smartphone bakarrenetakoa izan da.
 
Konkretuki, Honor enpresak bi mugikor aurkeztu zituen: Honor Play jolasteko mugikor berezia, bere erabiltzaileek jolasteko ia bakarrik nahiko dute telefonoa eta Honor Magic 2, markaren bandera-ontzia.
 
Honor Play berez, ez ditu berritasun asko ekartzen: 6,3 hazbeteko notch amaigabeko pantaila eta metalezko gorputza gauerdiko beltzan, urdin ilunan eta ultra bioletan salduko da. Prezioa bai ona: 329 euro.
 
Smarthphone honen gauzarik bereziena bere GPU Turbo da, hardware-sotfware integrazioko konponbidea, grafiko-prozesatze abiadura handitzen duena. Baita, errendimendu informatikoa hobetzen du. Bestalde, adimen artifiziala erabiltzen du telefonoaren errendimendua hobetzeko.
 
Adimen artifizialari esker, 4D joku esperientzia hobetzen da 3D audio-seinale eta bibrazio efektuekin batera. Eginkizuna AA 4D Smart Shock deitzen da eta martxan jarri daiteke 30 bibrazio ezberdin jasotzeko, etsai edo tiroen norabideen arabera.
 
Potentziari dagokionez, Honor 10an jarri zuten prozesadorea berdina jarri dute, Kirin 970 deitzen dena.  RAMean 4GB ditu eta 64 GB barne memoriarentzako,handitu daitezkeenak 256ra microSD txartel batekin. Bateria 3.750 mAh da eta enpresak dionez, egun oso bat irauten du erabilera dexenterekin.
 
Kamarari dagokionez, atzekoa bikoitza da eta aurrekoa 16 MPX-eako eta adimen artifiziala eta azterketa adimentsua ere.
 
Honor Magic 2
 
Aldi berean ere, Honor Magic 2 smarthphone bereziaren aurkezpena egin zuten, prezio eta datarik eman gabe, baina bi berritasun bereziekin: Kirin 980 prozesadore berria eramango dut eta irristagarri den sistema batekin kamara ezkutatzeko aukera izango du.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.