FlixBus-ek bidai luzeetarako hidrogenoko autobusak izango ditu. FlixMobility, FlixBus-en jatorriko enpresa, inbertitzen ari da erregai alternatiboetako teknologian. Horrela, munduko lehen operadorea da hidrogenoko erregaien bidezko piletako autobusak probatzen ibilbide luzeetan. Hori guztia jasangarritasunera eta CO2ko emisiorik gabeko mugikortasenera bideratutako proiektu batean kokatuta dago.
Horretarako, FlixMobility akordio batera iritsi da Freudenberg Sealing Technologies enpresarekin. Enpresa horrek Alemanian du egoitza, eta une hauetan bere teknologiako adituekin lanean ari da buru-belarri autobusen garapenean.
"Flota moderno eta ahalmen handiko bati esker, distantzia luzeetarako prestatuta dauden autobusak ingurumena gehien errespetatzen duten ibilgailuak dira", adierazi du FlixMobility enpresak. Enpresa horrek, teknologian espezialista den Freudenberg-ekin batera, beste urrats bat egin nahi du mugikortasun jasangarrian.
André Schwämmlein FlixMobilityko fundatzaile eta CEO da. Schwämmlein-ek honako adierazi zuen duela gutxi: "FlixBus-en flota modernoa jada oso errespetutsua da ingurumenarekin eta distantzia luzeko autobusetan garraiatzeak suposa dezake igorpenen % 80 inguru aurrez dezake auto batekin garraiatzearekin alderatuz. Hala eta guztiz ere, beti ari gara bilatzen modu berriak bidaiak geroz eta iraunkorragoak izan daitezen. Guztiz elektrikoak diren hiru autobus arrakasta handiarekin atera ondoren, orain distantzia luzeko lehen autobusak garatzen ari gara, erregaiko pilek elikatua, Freudenberg teknologiarekin".
Frantzia eta Alemaniako lehen e-Busak Txinako BYD eta Yutongek ekoiztu zituzten FlixBus-entzat. Erregaiko pilaren teknologia aukera paregabe bat da autobusen ekoizle eurroparrak etorkizuneko mugikortasun jasangarrian parte hartzeko. Izan ere, dagoeneko ematen ari dira lehen elkarrizketak autobusen fabrikatzaileekin FlixBus-en erregaien pilen proiekturako.
Hidrogenoko erregaien pilek bultzatutako ibilgailuekk gutxienez 500 kilometrotako autonomia bat dute erregaia berriz hornitzeko. Erregaiaren birkarga gehienez 20 minutu iraun beharko luke, izan ere hidrogenoa sartzen ari da gasolioaren ordez.
Erregaiko pilek sustatutako errendimenduaren ezaugarriak hauek dira: indarra azelerazioa. Hauek, beren aldetik, distantzia luzeko autobusen egungo estandarrak bete behar dituzte.
Bere aldetik, Claus Möhlenkamp Freudenberg Sealing Technologies konpainiaren CEO da. Möhlenkamp-ek honako dio: "Modu egokian bateria eta erregaien pilak konbinatzen dituen sistema hibridoa modu berezian erabilgarria da ibilgailu pisutsuentzat, distantzia luzeak betetzen dituztenak, guztiz elektrikoak diren ibilgailuek ez baitute oraindik ahalmena distantzia luzeak egiteko".
Möhlenkamp-ek darrai: "FlixBus-en erregaien pilen proiektuaren lehen fasean, autobusen flota adierazgarri bat ekipatua izango da teknologiarekin proba pilotu bezala. Etorkizunean, horrela lagundu nahi dugu modu esanguratsuan CO2 igorpenen murriztapenean hiriko trafikoan. Flix Mobility-rekin batera errepide europarretan egiten duguna aurrerapauso bat izango da mugikortasuneko beste sektore batzuentzat ".
Zentzu honetan, aipagarria da ere zenbait enpresa europar batu egin direla patzuergo bat osatzeko. Helburua da hidrogenoko erregaien zeldek mugitutako 1.000 autobusetako flota bat ateratzea Europan.
eWorld aldizkariko berria