Berriak

Hartu eguzkia beldurrik gabe

Duela zenbait hilabetez geroztik, Apple-ko osagarrien dendan badago aurreko Eguberrietan opari ona izan zitekeena eta eguzkia hartzea maite duen edonork kontuan hartu beharko lukeena, eguzkia hartzeak dakartzan kalteak direla eta. La Roche-Posayk izpi ultramoreak neurtzeko sentsore bat ipini du eskura, “My Skin Track” izena duena.
 
Gailu horrek ohitura onuragarriak finkatzea lagun dezake, zure larruazalaren osasunerako ona izan daitekeena eguzkiaren aurrean ipintzeko garaian. Sentsoreak aplikazio osagarri batekin lan egiten du, izpi ultramoreetarako esposizioa neurtu eta miatzen du, eta kutsadurari, polenari eta hezetasunari buruzko informazioa ematen du, zure kokapenaren arabera.
 
Informazio hori erabiliz, aplikazioak aholku eta gomendio pertsonalizatuak ematen ditu azalaren zainketaren gain, zure erregimena hobetzeko xedearekin azal osasuntsu bat izateko.
 
Osagarri bezala erabiltzen da arropan, ez du bateriarik erabiltzen eta ez dago hura kargatzeko beharrik. Bere sortzaileek bere moldakortasuna laudatzen dute, izan ere nahikoa da zure betaurrekoetan, erlojuaren uhalan edo beste edozein tokitan txertatzea eta bere prezioa 59,95 $koa da.
 
Aliatua udarako
Zalantzarik gabe, eguzkia hartzea maite duen edonorentzat aliatu perfektua da sentsore hau. Izan ere, izpi ultramoreetara gehiegi ikusgai ipintzea ondorio suntsitzaileak izan ditzake osasunarentzat, horien artean azaleko minbiziaren agerpena.
 
Hori dela eta, medikuek aholku batzuk kontuan izatea gomendatzen dute uneoro, ez bakarrik udan zehar, nahiz eta uztaila, abuztua eta iraila izan eguzkiaren argiak gehien duen hilabeteak.
Eguzki-babeskia erabili eta bi orduro berritzeaz gain, 12:00ak eta 16:00ak artean eguzkiaren aurrean ez ipintzea dira aholku batzuk, izpiak indartsuagoak direlako tarte honetan. Arropa babeslea erabiltzea aipatzen da ere. Baina orain, teknologiari esker, “My Skin Track UV” dugu, hiru hilabetetarainoko datuak biltzeko gaitasuna duena, bide batez.
 
Gailuak LED sentsore bat du, informazioa jaso-tzen duena eguzki-esposizioaz, hezetasunaz, polenaz eta kutsadura mailetaz, esan bezala. Ondoren, aparatuak mugikorraren app-era datuak igortzen ditu, non eguneratuak mantentzen diren. Goizean eta gauean sinkronizatzea aholku egiten da eta bi orduro kanpoan egotean.
 
Horrela, ingurugiroko erasotzaileen aurrean zenbat ipintzen zaren neurtzean, aplikazioa gai da gomendio pertsonalizatuak emateko, zein produktu erabili behar dituzun ohitura osasun-tsuak jarraitzeko zure azalarentzat.
 
“Erradiazio ultramorera eta ingurugiko faktoreetara dagoen esposizioaren arabera, aplikazioak algoritmo adimentsu bat erabiltzen du, 25 ikerketa zientifikok baino gehiago onartuta, esateko noiz dagoen zure ingurugiroko esposizioa desegokia den maila batean”, azaltzen dute gailuaren webgunetik.
 
Aparatuak kalkulatzen duena eguzkiaren gehieneko stock-a da, hau da, eguneko UMko dosi gomendatua pertsonaren azal-tonuak eta UM indizeak mugatuta, aditu zientifikoen arabera. Goizero gaiuak esposizioa neurtzen du eta ohartarazten du maila hori gainditzen denean. Gailua oraingoz Estatu Batuetan dago salgai baixa 2019 urte honetarako munduko beste alderdi batzuetan salgai egotea espero da.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.