María Saiz UPV/EHU-ko Ekonomia eta Enpresaren irakaslea da Sarriko. Bertan ere, Ekintzailetza eta enpresen zuzendaritza masterra zuzentzen du. Hiru urte darama UPV/EHU, Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatearekin lanean ekintzailetzari buruzko urteko analisi hau egiten. Ekainaren bukaeran 2017ko datuak aurkeztu zituen.
18 eta 64 urte bitarteko jendeari 2.000 inkesta egin zizkieten, 36 elkarrizketa jakintzuei eta hainbat estadistika kontutan hartuta Euskadiko ekintzailetzaren osasuna diagnostikatu egiten da. Mariak GEM informearen gako garrantzitsuenei buruz hitz egiten du eta ekintzailetzan ausartzen dirnei merezi duten protagonismoa eman behar zaiela dio.
Zein da estudioaren helburua?
Ekintzailetza zer nolako eragina duen hazkunde ekonomikoan eta pertsona guzti honen zentruan jartzea. Betidanik enpresak izan du protagonismo guztia, baina ez da horrela.
Ekintzailetza 2016.urtean %3,3tik %5,8ra pasa zen 2017.urtean. Zeintzuk dira arrazoiak?
Uste dut ez dela hazi baizik eta, bazegoela jende asko ideiarekin eta ez zirela ausartzen pausua ematera eta 2017.an ausartu ziren. 2009.urtetik ekintzailetza maila hau ez genukan eta uste dugu, aukerekin erlazionatutako ekintzailetza hazi dela eta derrigortasunak eragindakoak berriz, %20 hazi da bakarrik.
Zer ezaugarri bereziak ditu ekintzailetzak Euskadin?
Ezaugarri garrantzitsuena ekintzailetzaren kalidadea da. Gutxiako sortzen dugu baina bizirik irauteko berme gehiago ditugu. Finantzazio kapazidade gehigo, tekonologia eta berrikuntza maila handiagoa dute. Hasteko behar duten dirua, estatukoa baina altuagoa da, 23.500 euro 15.000 eurorekin alderatuta.
Zer eragiten die aurrera pausoa ematera?
Familiaren laguntza izatea oso beharrezkoa da, baina kasu askotan ez dute diru asko irabazi nahi, beren nagusia izan nahi dute gehio, beraiek izatea ardura guztia. Inguruan laguntza badutu errezago emango dute pausua, hala ere, oraindik askok ekintzailetza ez dute lan bat bezala ikusten.
Zer ezaugarri hobetu behar da ahalik eta laisterren?
Garrantzitsuena hezkuntza da, ekintzailetza behar duen garrantzia ematea. Informearen datuak nahiko deigarriak dira: I+G garatzen ari diren gehienak enpresa txikiak eta berriak dira. Unibertsitate eta enpresaren harteko I + G bidalketa hobetu behar da ere. Zaila da eta araudiak ez du laguntzen.
Nola aldatu da ekintzailetzaren profila?
Lehengo lau urteetan lanbide-heziketako profila zuen, gaur egun, ezberdina da. Batez ere, gizona, 40 urtetik gorakoa, formakuntza handiarekin eta honek zer esan nahi du? Ekintzailetza ez dela betere erreza, formakuntza eta dirua duzunean egite askoz errezagoa da.
Emakumeak enpresak sortzeko beldurrak galtzen ari ditu.
Azken hiru urteetan hala ikusi da bai, eta gainera aukera gehiago dituztela uste dute, gaizki ateratzearen beldurra galdu dute…. Hau oso polita da, emakumeak pisu handia dugulako ideologia eta hezkuntza zereginetan.
Zer aholku emango zenioke ekintzailetzan pentsatzen ari denari?
Pausua eman behar baduzu, arriskua erakutsi laguntza izango duzulako eta laguntzen utzi, badago jendea asko dakiena ekonomiari buruz. Ekin zure ideiari formakuntza eta laguntzarekin, administrazio publiko askok lagunduko dizute.
Informazio-iturria: Gara egunkaria paperean. (2018/07/30)