Gaur egun, konputazio kuantikoa aldi esperimental batean dago, baina Boston Consulting Group esaten duenez, 2024 urterako 2.000 eta 5.000 milioi dolar urtean sortzeko gaitasuna izango du (1.880 eta 4.520 euro bitarte) diru-sartze eta kostu-aurrezkietan industrientzat.
Inbertsio kuantikoa ere gora doa: Estatu Batuak orain dela gutxi programa publiko bat ezagutzera eman du 1.200 milioi dolarreko inbertsioarekin. Europak hurrengo hamar urteetan 1.000 milio euro inbertituko dituela esan du eta Txinak horren beste.
Konputazio kuantikoaren onura nagusia eragiketa konplexuen simulazioak behar dituzten industriek dute, ohiko ordenagailu batek eskaini ezin dien potentzia informatikoa behar baitute.
Adibidez, ongarriak egiteko nitrogenoa finkatzeko prozesu bat erabiltzen da, munduko energiaren %2 kontsumitzen duena eta gaur egun saiakuntza eta errore bidez egiten dena. "Uste dugu hori modu eraginkorragoan egin daitekeela konputazio kuantikoarekin, baina oraindik ez gara gai izan", dio Boixok (Google-eko langilea) telefonoz hizketan. Ordenagailu arrunt batek 10 milioi aldiz baino gehiagoko energia beharko luke.
Teknologia honek medikuntzan oso onuragarria izango da, medikamentuak eraginkorragoak izango baitira eta modu azkarrago batean lortuko dira, probak ez direlako egingo.
Googleren ikerketa berriak funtsean hiru gauza frogatu ditu: batetik, konputazio kuantikoa esperimentalki existitzen dela; bestetik, sistema konplexuetan aplika daitekeela (lehen baino hamahiru magnitude-ordena gehiagokoak), eta, azkenik, hiru, klasikoa ez bezalakoa, neurri batean abakoaren antz handiagoa baitu, hau dena Boixoren arabera.
Informazio-iturria: expansion.com