Berriak

Googlek bere Pixel berriak aurkeztu ditu: prestazio altuak dituzten smartphoneak eta 400 eurotik beherakoak

Mugikor hauekin Googlek merkatuan gehien erosten duten segmentura zuzendu nahi da, prestazio handiko telefonoekin baina askoz merkeagoak. Telefono hauen berezitasunak: kamera (Pixel 3 XL y eta Pixel 3 dutenaren berdina da) Oled pantaila, datuak babesteko sistema eta telefonoari blokeoa kentzeko oinatz digitala aurreratua.
 
Kamera da zalantzarik gabe ezaugarririk garrantzitsuena: “Dual Pixel Rear” sensorea dauka 12 megapixelekoa. “Gauerako ikusmen” ezaugarria du ere eta argi gutxi dagoenean, flash-a erabili beharrean aukera paregabea da hau. Beste ezaugarri bat kolore aniztasuna da. Efektu bereziak gustoko dutenentzat Googlek beren telefonoan “Playground” funtzioa gehitu du eta modu honetan, errealitate gehituarekin animazio asko egiteko aukera egongo da, hala nola, pegatina, “playmojis” eta Marvel edo “Star Wars” pertsonaiekin jolastu.
 
Zer egin dezake kamera honek?
Denetarik: erretratuak egin ikuspegi desegoki batekin, fotomaton erreminta dauka ere, mantso doan kamera eta “lends”. Azken honek, adimen artifizialarekin egina dago eta argazki batetik testua kopiatzeko aukera ematen du, landareak eta animaliak identifikatu, liburuak ezagutu, kodigoak irakurri, etab. Zalantzarik gabe kamera ikaragarria dute mugikor berri hauek. Optika ere oso ona da Pixel 3A telefonoetan, bideo estabilizatzailea (HD 1080 pko erresoluzioa dauka), HDR+, RAW, JPEG eta bideoak HEVC formatuan gordetzeko aukera emante du ere. Dena den, aurreko kamera ez da hain ona, 8 megapixel dituelako bakarrik eta ez duelako angeluhandirik.
 
Prozesadorean ere desberdintasuna dago: gama altukoak chip Qualcoom (Snapdragon 845) daukate eta hauek berriz, Sanpdragon 670. Bakarrik 64 GB ditu eta nahiz eta asko izan, beste mugikorrak 128 GB-ra ailegatzen dira. Bateria azkar kargatzeko aukera du eta 15 minutuko kargarekin 7 orduko erabilera izan dezake. Paregabea!
 
Mugikor hauek ezin dira uretan sartu eta soinua entzuteko bi aukera daude: 3,5 milimetroko audio jack bat eta USB-C bat. Beste modeloekin alderatuta pantailak ia berdinak dira, baina kasu hauetan, pixkat txikiagoak: Pixel 3A XL-ren kasuan 6 pulgadetakoa eta Pixel 3An mugikorrean 5,6 pulgadetakoa.
 
Zer iruditzen zaizkizue telefono berri hauek? Zure gustoako dira?
 
Informazio-iturria: eleconomista.es

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.