Berriak

Googlek banaketak egiteko erabiltzen dituen dronak, Wing deiturikoak, hegan egiteko baimena dute

Alphabet, Googleen jatorrizko konpainia, FAA estatu batuetako agiria lortzen duen lehenengo enpresa izan da. FAA aire-espazioa antolatzen duen erakundea da eta Alphabeti baimena eman dio dron bakartiak erabiltzeko etxeetara banaketak egiteko. Hurrengo hilabeteetan egingo dira probak Virginian, Win Aviation enpresarekin.
 
Landa-herrialdeetako pertsonak internet bitartez egiten dituzten eskaerak beren etxeko atarian jasotzeko aukera izango dute dron hauen bitartez. Dron hauek nahiko handiak dira eta 120km/h-ko abiadura hartu dezakete. Berrian bideo ikusgarri bat duzue.
 
Dron hauek kontsumorako erabiltzen direnekin antxa gutxi dute. Hauek 12 rotor independienteak dituzte eta 120 metroko altueran hegan egin dezake. Ez dira lurreratu behar eta eramaten duten zama (askoz jota 1,5 kg-koa) kable baten bitartez uzten dute lurrean eta gero beren base-lanetara itzultzen dira.
 
Orain arte proba batzuk egin izan dira, hala nola, Australia, Finlandian eta EEUU-etan baina orain benetazko banaketak egingo dira.
 
Baimen honekin, Wing enpresak medikamentuen banaketan iraultza sortuko dutela pentsatzen dute, hala nola ere, ospitaletako baliabideen banaketan edo janariaren bidalketan toki urrutietara ailegatzeko. Momentuz, zalantza handiena da, banaketa hauekin ez ote duten beste bizilagunak gogaituko oso zaratatsuak baitira. Ikusiko da.
 
Informazio-iturria: elmundo.es

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.