Ekintzaileek eta irabazi-asmorik gabeko elkarteek 22 milioi euroko finantzazio-funtsa batetik dirua jasotzeko aukera izango dute “Google AI Impact Challenge” proiektuari esker.
Irabazleek ere Google-n aholkularitza jasoko dute adimen-artifiziala eta osasunarekin loturiko proiektuak garatzeko.
Lehiaketa hau urtarrilaren 22an bukatzen da eta aldi berean ere, hezkuntza baliabideekin eta adimen-artifizialarekin loturiko doainiko kurtsoak burutuko dituzte 7 herrialde ezberdinetan irabazi-asmorik gabeko elkarteentzat. Google-n ustetan, osasunaren arloan lan egiten duten askok ez dute adimen-artifizialaren onurak ezagutzen eta diotenez, handiak izan daitezke, hori dela eta, lehiaketa hau garatzea oso garrantzitsua dela uste dute.
Partehartzaileak lortzeko, adimen-artifizialak egin dezakeen guztia erakusteko hiru aplikazioen eredua hartu dituzte. MOE-ren ustez jaioberrien %38a asfixiaz hiltzen direla dio eta honen harira, Charles Onu nigeriar gazteak McGill (Canada) unibertsitatean ikasten duena, %90ko zehaztasunarekin jaioberri baten arnasketa kontrolatu dezakeen adimen-artifiziala duen aplikazioa sortu du.
Abu-k ere beste aplikazio bat sortu du adimen-artifizala erabiltzen duena, GliaLab da eta aplikazio honek erabiltzen dituen datuei esker, 15.000 gaixo mama kantzerrean diagnostikoa jasotzeko aukera izan dute.
Azaleko kantzerrari dagokionez ere, Andre Esteva-nek aplikazio bat sortu du Google-en modelu bat erabiliz gaixotasun hau antzemateko.
Hiru eredu hauekin argi geratzen da adimen-artifizialak asko lagundu dezakeela osasun arloan.