Berriak

Google Aktibatu Bira Euskadin izan da

Azaroaren 15a eta 22a bitartean, konpetentzia digitalen inguruko doako ikastaro eta taillerrak eskaini ziren Bilbo, Vitoria-Gasteiz, Barakaldo, Laudio eta Irunen, Google Aktibatu Biraren harira. Zer da Google Aktibatu Bira, baina? Ba doako ekintza eta heziketa-saioz beteriko aste oso bat, ekintzaile izan nahi duten pertsonei, beren profil profesionala aberastu nahi dutenei edo konpetentzia digitalak soilik ikasi nahi dutenei zuzendua.
 
Esan bezala, ekintza ugariz osatutako egitaraua bat antolatu zen aste oso baterako. Batzuek izena-ematea eskatzen zuten; beste batzuek, ordea, ez. Bus Zonaldea delako gunean, esaterako, ez da izena eman beharrik eta edozein bertaratu daiteke. Bertan, honako ekitaldiak eman ohi dira: Inspirazio eta heziketako hitzaldiak; berehalako aholkuak; Googleko adituekin kontsultak; networking; bertako istorio arrakastatsuak; bertako tadeen kontzertuak.
 
Badago beste atal bat non parte hartzeko aurretik izena ematea beharrezkoa den. Honen barne hiru eskaintza daude. Hasteko, “Heziketa enpleguan eta marka pertsonalean”. Hemen 16 orduko heziketa presentziala ematen da, non Curriculum Vitaea hobetzen ikasten da, tresnak aurkitzen lan-bilaketarako eta lan-elkarrizketa bati aurre egiteko aholkuak ematen dira. Gainera, zure marka pertsonalaren garran-tzi eta balioa egiaztatuko duzu eta nola lagun diezazuken lana bilatzeko garaian.
 
Hortaz aparte, “Zure negoziorako estrategia digitaleko tailerra” eskaintzen da aurrez izena ematen bada. 4 orduko tailer presentzial bat da, non ikasi ahal izango dira beharrezko konpetentzia digitalak negozio bat hazteko eta interneten ahalik eta onura gehien atera ahal izateko.
Azkenik, “Google Actívate Talks” edo “Google Aktibatu Hitzaldiak” eskaintzen dira. Inspiraziorako uneak dira hauek. Gaurkotasuneko eta interesdun gaiak jorratzen dira hemen, arlo digitalarekin lortuak, adituen esku, ekimen bizi eta dinamiko batean, non historio handiak entzun ahal izango dira.
 
Saria Euskadirentzat
Horretaz guztiaz gain, Euskal Herriak “Google Aktibatu Saria” jaso zuen gaitasun digitaletan hezkuntza jaso duten 12.500 ikasleengatik. Bilbo izan zen, Google Aktibatu Biraren hasiera ikusi zuen hiriburua. Hemendik hasi zen ibilbidea. Finean, autobus batetaz ari gara, konpetentzia eta gaitasun digitali buruzko tailer eta ikastaro doakoak eskaintzen dituena, helburu jakin batekin, alegia interesa duten pertsona guztiei mota honetako heziketa iristaraztea.
 
BIraren irekiera-ekitaldia azaroak 15 asteazkenean izan zen Bilbon. Beste agintari batzuen artean, bertan izan ziren hiriko alkatea, Juan María Aburto, eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Azpiegituren Garapeneko Sailburu Arantxa Tapia. Beraiek jaso zuten Euskadiri emandako “Google Aktibatu Saria”, aitortzen dituena gaitasun digitaletan heziketa jaso duten 12.500 pertsonak Komunitate honetan, programa hau hasi zenetik 2014an.
 
“Google Aktibaturen bira honekin hubildu eta erraztu nahi dugu gero eta gehiago gure doako heziketa-ikastaroak konpetentzia digitaletan, ikasleei ematen dietena gaitasun eta trebetasun batzuk gaur egun beharrezkoak direnak lan-merkatuan sartu ahal izateko. Aktibatu jaio zenetik, ikastaroak egin dituzten 2.250 gazte baino gehiagok lana aurkitu dute edo beren enpresak sortu dituzte programaren heziketari esker”, adierazi zuen Francisco Ruiz Antónek, Google Espainia eta Portugaleko Politika eta Gai Publikoetako Zuzendariak.
 
Bere aldetik, Juan María Aburto Bilboko alkateak honakoa esan zuen: “Google Bira bezalako ekimenak aparteko aukera bat suposatzen dute esfortzuak biltzeko guretzat gakoak diren desafioetan, hala nola lan-sortzea eta garapen ekonomikoa indartzea, enpresa lokalen hazkundea sustatzea, konpetentzia digitaletan heziketa jaso duten gazteen talentua bultzatzea… Bilbo gazte, moderno eta garai berrietara egokitu bat eraikitzeko”.
 
Egitaraua
Bira Bilbon izan zen azaroaren 15etik 19ra, Arriaga Plazan. Bertaratu zirenek hitzaldiak eta aholkuak jaso ahal izan zituzten, baita ekintzailetzarekin harremana duten historiak entzun, adibidez, “Kristian ezagutzera etor zaitez.
 
Bestalde Google Aktibatuko adituak izan ziren bertaratutakoekin elkarrekintzan, esate baterako, Loreto Gómez, Josu Lekaroz, Marco Besteiro eta Guillermo de Haro. Baita han izan ziren ere Silvia de Gregorio, Euskadiko ONGDko koordinatzailea, GKEen egungo rolari buruz hitz egiteko, Social Media Nodeko Daniel Martos, topakeka digital bar egiteko, eta Ana Vega, gastronomiaren garapenari buruz jarduteko. Esan bezala, “Google Talks Aktibatu, Internet aukera bezala, emakume abenturazaleentzat” (azaroak 16), Enpleguari eta Marka pertsonalari buruzko Heziketa (azaroak 20 eta 21) eta Ekintzailetzan heziketa (20tik 22ra) eskaintzek aldez aurretik izen ematea eskatzen zuten.
 
Bilbori agur esan eta gero, autobusa Gasteizen (azaroaren 20tik 24ra), Barakaldon (azaroak 20, Udaletxeko Plazan), Llodion (azaroak 21, Zumalakarregi Etorbidea, 27) eta Irunen (azaroak 22, Ensantxe Plazan) izan zen.
 
Horrela, Google Aktibaturen autobusak lana eta marka pertsonalari buruzko tailerrak ematen ditu, baita ekitaldiak eta hitzaldiak kasu arrakastatsu lokalez eta ekintzailetza eta lan-bilaketarekin harremana duten gaiez.
 
Touraren agenda osoa ikusi nahi izanez gero, ondorengo webgunean kontsulta daiteke: www.formacionactivate.withgoogle.com/tour/. Bertan ere egin ahal izan zen izen-ematea eskatzen zuten eskaintzen erregistroa, berrikusten joan daitekeetan hurrengo edizioetarako.
 
Google Aktibatu zifretan
Google Aktibatu Google-en konpetentzia digitaletako doako heziketa programa da, ikastaro presentzial eta online-etan ematen dena.
 
Programa 2014ko martxoan ipini zen martxan ondorengo erakundeen laguntzarekin: Industria, Energia eta Turimo Ministerioa, Hizkuntza Ofizialen Eskola, Red.es, IAB Spain, Santa María la Real Fundazioa eta Komunitate Autonomo guztietako 29 unibertsitate publiko.
 
34.000 baino gehiago dira lan edo praktika ba-tzuk lortu duten pertsonak Google Aktibatutik pasa eta gero, bai baste pertsona batentzat lan egiteko, bai beren negozioa sortuz. Halaber, 230.000 pertsona baino gehiagok heziketa jaso konpetentzia digitaletan Espainian programa honi esker.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.