Berriak

Gobernuarean energia-kontsumoa eskuragarri

Nafarroak ekipamendu autonomikoen kontsumoen berri ematen duen informazio-atari bat atera du. buruz. Atari horretan, herritarrek kontsulta dezakete zenbat energia kontsumitzen duten ekipamendu autonomikoek, osasun-zentroek, kirol-zentroek eta abar. Horretaz gain, jakin dezakete ere zer eraikuntzak kontsumitzen duten gehien eta zenbat diru kostatzen zaien energia-gastu hori zergadunei.
 
Tresna hori dagoeneko martxan dago, eta Nafarroako Gobernuak abiarazi du; beraz, lehen Autonomia Erkidegoa da ezaugarri horietako aplikazio bat txertatzen. Energia-atariak informazioa ematen du Nafarroako Foru Gobernuak kudeatzen dituen eraikin eta ekipamenduen energia-kontsumoari buruz, baita bere kutsadura-igorpenei buruz eta horiek gutxitzeko hartzen diren neurriei buruz ere.
 
Manu Ayerdi Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikoko lehendakariordeak azaldu zuen bezala, atariak “gardentasuna eta kontuen errendizioa erraztuko du eta funtsezko tresna bat izango da hiritargoak politika energetikoei buruzko kontzientzia izan dezan eta horiek balioetsi ditzan”.
 
Gardentasuna eta sentsibilizazioa
Ataria www.sie.navarra.es webgunean aurki daiteke. Honen bitartez, Gobernuaren BEG (GEI, Gas de Efecto Invernadero) kontsumo eta igorpenaren garapeneko informazioa kontsulta ahal izango da, baita arintze eta egokitze ekintzei buruzkoa ere. Web orri honek ahalbidetzen du Nafarroako Foru Komunitateko eraikin publikoen kontsumoen datu zehatzak ezagutzea; eraikin bakoitzaren BEGeko kontsumo eta igorpeneko garapenaren gaineko funtsezko informazioa ematen du ere. Horretaz aparte, horietako bakoitzean eraginkortasun energetikoaren inguruan hartzen diren neurriak azaltzen dira, nagusiki energia berriztagarrien txertaketa eta inguratzaile eta bero-sareen berriztapena ere.
 
Hasiera batean esperientzia pilotua osatzen duten bost eraikinen inguruko informazioa jaso ahal izango da: Virgen del Camino Ospitala; Mendebaldeko Kontserbatorioa; Tajonar kaleko Eraikin Adimentsuetako bat; Leire kaleko Osasu Publikoko Institutua; eta Lodosako Osasun Zentroa. Ondoren, estaldura handitzen joango da eta eraikin publikoen ia ehuneko erdia kontuan hartuko da, foru edo udal titulartasunekoak barne.
 
Atari energetikoak Inergyk garatu du. Informazio eta Kudeaketa Energetikoko Sistemak emandako datuaz elikatzen da, Nafarroako Gobernuko eraikin publikoen % 98an ezarrita dagoena. Kontabilitate, analisi, gainbegiratze eta planifikazio energetikoko sistema bat da, ondasun honen neurriak eta egokitzapeneko inbertsioak definitzea ahalbidetuko diona aldaketa klimatikoari eta eraginkortasun energetikoari.
 
Ataria
Atariari begirada bat emanez gero, konturatzen gara Nafarroako Gobernuak % 1 jaitsi duela kontsumo energetikoa azken urtean. Alegia, iaz 159.265.120 kWh gastatu zituen eta aurten 156.408.848 kWh. Horrez gain, kontsumoaren bilakaera ere ezagutu daiteke hilabetetik hilabetera, urtarrila izanik kontsumo energetiko gehien behar duen hilabetea, neguaren garai latzena. Pixka bat areago joanez, ikus daiteke zein eraikuntza motatan behar den kontsumo energetiko handiena. Horrela, eritetxeak dira nagusi kontu honetan (% 47), bere atzean aurkitzen direlarik heziketa (% 16), bulegoak (% 8), Osasun Etxea (% 8), egoitzak (% 8)…
 
Bukatzeko, zein eraikin diren gastu gehien egiten dutenak jakin daiteke. Atariaren arabera, Nafarroako Ospitala da lehena (31.672.200 kWh), Vigen del Camino Ospitala bigarrena (20.054.848 kWh) eta Reina Sofía Ospitala hirugarrena (10.093.015 kWh).

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.