Orain dela bost urte, John Lee Meritz Asset Management Co. empresaren zuzendari ejekutibo moduan ailegatu zen. Momentu horretan emakume gutxi zeuden postu boteretsuetan. Gaur egun aldiz, enpresan gauzak asko aldatu dira: marketineko burua emakume bat da, salmenta fondoen 10 langileetatik 8 emakumeak dira eta inbertsio taldean ia parekotasun generoa lortu du.
Lee-k orain, nahi handiago bat du: emakumeen enpoderamendua bultzatzen duten Hego-Koreako enpresetan inbertitzea errentagarria dela erakutsi nahi du.
Lee-k “Emakumeetan bideratutako fondo” bat sortu du Hego-Koreako enpresetan emakumeen partehartzailetza bultzatzeko. Meritz-en esanetan, herrialdeko lehenengo enpresa hau egiten duela da. Meritz The Women Fund, negozioen ezaugarri orokorrak aztertzeaz gain, aniztasun eta parekotasun generoaren arteko irizpideak gaineratzen ditu. Baita ere, Meritzen foruak langile eta zuzendari emakumeen proportzio egokiak eta lan eta familia bizitzaren arteko oreka bilatzen dituen politikak ere garatzen ditu.
“Koreako emakumeak ongi heziak daude baina ez dituzte aukera berdinak” esan zuen Lee-k.
Ekimen hau oso garrantzitsua da Hego Korean, Asiako herrialdetik generoaren inguruko berdintasunean desoreka handia dagoelako, munduko herrialde guztietatik 115. postuan dagoelako 149.etatik. Gainera, Koreako emakumeek gizonek irabazten dutenen %63a irabazten dute soilik.
Hego Korean enpresa gutxi daude emakumeak lanpostu garrantzitsuenetan dituztenak, baina zenbait enpresetan badaude eta haien etekina handiago da.
Hego Koreako fondo hau ez da bakarra, Japonen ere halako bat sortu zen, baina hala ere, Lee-k oso ekintza sutsuenak garatuko dituztenak izango direla dio.