+Trebakuntza

Gazteen ekintzailetza, are eta garrantzitsuagoa merkataritzan

Joan den maiatzaren 13an, Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak merkataritzari, gazteriari eta ekintzailetzari buruzko Ekinn jardunaldia aurkeztu zuen Donostian. Ekitaldian oso jende gaztea izan zen, eta ekintzaileei entzuteko aukera izan zuten, merkataritzaren arloan dituzten bizipenak kontatu baitzituzten gazte batzuentzat inspirazio-iturri izan zitezen.

Sailburuak adierazi zuen oraintxe bertan gazteen ikuspegiak entzun eta ulertu behar direla, “gazteak, etorkizuna ez ezik, gizartearen oraina ere” badirela eta “haren norabidea haiek moldatuko” dutela nabarmenduz. 

Bestalde, merkataritza oso esparru aldakorra da, etengabe egokitu behar baita aro digitalak kontsumo-ohituretan duen eraginera eta eremu horrek eskatzen duen berrikuntza-beharrera. Era horretako jardunaldietan, gazteek merkataritza ekintzailetzarako aukera bideragarritzat hartzea bilatzen da, eskaintzen dituen aukera guztiak nabarmenduz.

Sailburuak gizarte mosaikoa deitzen dio belaunaldi ezberdinek merkataritzaren munduarekin duten harremanari. Gazteek, mundu digitalizatu batean jaio izanaren ondorioz, askoz ere hurbilago daude merkataritzatik, aurreko belaunaldietatik aldatu egin diren kontsumitzeko, ordaintzeko eta komunikatzeko moduekin. “Zuentzat, online eta offline erosketaren arteko mugak askoz ere lausoagoak dira, kanal anitzeko erosketak egiteko gai zarete, ingurune fisikoan eta digitalean mugitzeko erraztasun berberak dituzue, une bakoitzean mugitzen zaituzteten faktoreen arabera. Eta horrek askoz ere moldakorragoak egiten zaituzte, eta merkataritza-sektorean berrikuntzatik ekiteko aukera ematen dizue”, azaldu zuen sailburuak.

Berrikuntzak merkataritzan duen garrantzia azpimarratu zuen, etengabeko hobekuntza-prozesu gisa defendatuz, zerbait berria sortzea baino gehiago. Era berean, bertaratuak animatu zituen erosketa-esperientzia hobetzeko moduetan pentsatzera eta berrikuntza enpresa-arrakastarako tresna gisa erabiltzera.

Ekinn jardunaldia gazte ekintzaileak ahalduntzeko mezu batekin amaitu zen, eta gogorarazi zitzaien merkataritza ez dela iraganeko belaunaldien kontua, baizik eta aukera ugari eskaintzen dituen etorkizuneko jarduera. “Izan ezazue kontuan dagoeneko ekintzaile izan denaren esperientzia, zailtasunei eta erronkei aurre egin behar izan dienarena. Izan ezazue kontuan hark dakiena. Eta, gero, pentsatu zuek zer nahi duzuen, zuek, bezero gisa, saltoki batean zer aurkitu nahiko zenuketen”, azpimarratu zuen sailburuak.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.