+Trebakuntza

Gazte Ekintzailetzarako Programaren deialdi berria abian

Gazte Ekintzailetzarako Programaren deialdi berri bat abiarazi da, gehienez 25 enpresa-ideia edo empresa-ekimen babesteko. Horrez bidez, ekintzailetzaren kultura zabaldu eta aktibatu nahi da bekak jasoko dituzten ikasleen artean, unibertsitatearen eremuan sor litezkeen enpresa-ekimenetan laguntzearren.

Programan parte hartu ahal izango dute UPV/EHUko tituludun eta ikasleek baldin eta azken hiru ikasturte akademikoetan (2019/2020, 2020/2021 edo 2021/2022) unibertsitateko titulazio ofiziala lortu badute edo 2022/2023 ikasturte akademikoan graduko ikasketen azken urtean, master ofizial batean edo doktorego batean matrikulatuta badaude.

Alberto Díaz de Junguitu arduradun akademikoak azpimarratu duenez: “Programa hau gure Unibertsitateak ikasleen ekintzailetzarako gaitasunak sustatzearen alde egiten duen apustu serio bat da. UPV/EHUk arlo horretan duen estrategian, gazte ekintzailetzarako programak oso rol garrantzitsua jokatzen du beste ekimen eta jarduera batzuen artean”.

Bestalde, heltze fase desberdinetan dauden enpresa proiektu eta ekimenek jaso ahal izango dute deialdi honen laguntza: ideia balorizatzea, bideragarritasun planaren garapena, start-upak eta/edo garatzen ari diren proiektuak kaleratzea lehen finantzaketa txandetan, edo UPV/EHUko ikertzaileen edo ikasleen laguntzarekin garatzen ari diren enpresako berrikuntza proiektuak. Lehentasuna izango dute profil zientifiko-teknologikoa dutenek edo merkaturako berrikuntza maila esanguratsua dutenek.

Hautatutako proiektuak egin dituzten ikasleek edo graduatuek 3.600 euroko laguntza ekonomiko bat jasoko dute, eta, gainera, UPV/EHUk aholkulari sare bat jarriko du haien esku. Sare horrek aholkularitza profesionaleko zerbitzuak emango dizkie proiektua garatzen duten bitartean, eta ekintzailetzari buruzko prestakuntza espezifiko bat antolatuko du -nahitaez parte hartu beharko dute horretan-.

Azken edizioan nabarmendu direnak

Programa uztaileko lehen astean amaitzen da urtero, garatutako proiektuen aurkezpenarekin eta defentsarekin. 2022ko azken edizioan, lau parte hartzaile nabarmendu ziren.

Lehenengoa, Ingeniaritza Mekanikoko Graduko Martxel Aldai Salaberriak aurkeztua, “Desarrollo de sensor deportivo para la práctica del remo y análisis de factores biomecánicos de rendimiento en remo” da, eta arraunean modalitate desberdinetan aritzeko kirol sentsore bat sortzean datza.

Arrauna oso kirol tekniko bat da, eta IoT teknologia oso onuragarria izan daiteke horretan aritzeko eta hura hobetzeko. Hala ere, gaur egun ez dago behar bezala egokitutako konponbiderik, eta arraunlariak sentsore osagarriak (GPSa, bihotz erritmoa, saio denbora...) erabiltzera mugatzen dira, potentziari, kadentziari, arraunketaren teknikari eta abarri buruzko informazioa eman diezaieketen sentsore espezifikoen ordez.

Bigarren proiektu aipagarrien “LUP”, eta 2020an sortu zen, ikusmen urria duten pertsonei egunerokotasuna errazteko helburuarekin. Gaur egun, LUP lehen soluzioa garatzen ari da: poltsikoko lupa adimenduna. Adimen artifizialean oinarrituta dago eta erabiltzaileari irakurtzen laguntzen dio.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.