Gune berri honekin, GARAIA-LAN, Garaia Parke Tekonologikoak bere apostua sendotzen du hezkuntza eta enpresa arloetan. GARAIA-LAN 38 coworkers lan egiteko aukera izango dute azpiegitura on batekin. Proiektu honekin, lortu nahi izan dutena da, ekintzailetza jasangarri bat bultzatzea eta onurak sortzea, arlo ekonomiko, sozial eta ingurumenean.
Aldi berean ere, proiektu honekin Mondrago Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak (MGEP) ekintzailea sustatzeko duen estrategiaren barruan, ekin nahi duten ikasleak lagunduko ditu. Garaia eta Saiolanek behar duten ikasleei laguntza teknikoa emango die beren proiektuak aurrera eramateko.
GARAIA-LAN ireki zenetik, 6 enpresa berri hasi dira gunean: Emotio, Georka, Aielek, Maia Nutrizioa, Roganet eta ai!ene.
Guneak ere, 10 leku eskainiko ditu profesional ibiltarientzak eta Debagoinean bezeroak edo hornitzaileak bisitatzen ari direnentzat, bilerak egin behar baldin badituzte.
Proiektua lan egiteko modu berritzaile bat bezala garatzen da, espazio fisiko batekin. Kontzeptu berri batekin: E3, enpresa, hezkuntza, ekintzailetza.