Garaia Teknologia-parkea ekintzailetza, giza eta gizarte balio argiak dituen proiektua da. Barne-lankidetza eta berrikuntza bultzatzeko topagune bihurtzeko helburuarekin sortu zen.
GARAIA-LAN proiektuak hiru helburu nagusi ditu. Alde batetik, enpresen lehiakortasuna handitzea, denboran zehar iraunkorrak izan daitezen; bestetik, inguruneko jarduera ekonomikoa dibertsifikatzen lagunduko duten sektoreetan enpresa berriak sortzea; eta, azkenik, kalitatezko enplegu iraunkorra sortzea, etorkizunak -dagoeneko orainaldi bihurtua- mahai gainean jarri dituen joera eta eskaera berrietara egokitua.
Helburu horiek lortzeko, GARAIA-LAN izeneko coworking- eta lankidetza- proiektua jarri dute martxan zeinak unibertsitateko ikasleak (MU-MGEP), Parke Teknologikoan dauden enpresak eta kanpotik datozen baina inguruko enpresekin lankidetzan diharduten bestelako profesional batzuk batuko dituen.
Garaia-Lan espazio fisiko bat baino askoz ere gehiago da. Ezagutza partekatzeko gunea da, loturak sortzekoa, ekosistema aberats eta garapen etengabekoa eratzeko gunea, non ahalik eta etekin handiena aterako zaien inguruko enpresen arteko sinergiei, kanpotik datozenei eta unibertsitatetik ateratzen den talentuari.
394 m2 dituen langune berri hau irekita, Garaiak indartu egingo du hezkuntza eta enpresa biak sistema bakar batean uztartzearen alde egindako apustua. Gune eroso eta atsegin batean enpresa jardueraren bat gauzatzeko beharrezkoak diren elementu guztiak bilduko dituen espazioa izango da. Aparkalekuan, auto elektrikoak kargatzeko puntuak izango dira, bai eta bizikletak aparkatzeko guneak ere, eta proiekzio ekipamenduz hornitutako bi bilera gela, office bat eta atseden gune bat… Gune berri honek 38 coworkerrentzat izango du tokia, nola enpresak, hala unibertsitateko kideak.
GARAIA-Lan
GARAIAn, Coworking-a lan egiteko modu berritzailetzat hartzen dute, espazio fisiko bat partekatzen duten sektore eta diziplina desberdinetako pertsonekin, non proiektuen arteko lankidetza sustatzen baita, baliabideak eta ideiak konektatuz.
Lanerako gune erreal bat, oso azpiegitura lehiakor batekin, berrikuntzaren erdigune geografikoan, Debagoieneko enpresa garapen teknologikoarekin, unean uneko enpresa eta profesionalik kualifikatuenez inguratuta, ekintzaletzan aritzeko eta enpresa proiektuak garatu ahal izateko.
Espazioak aukera ematen du beste profesional eta enpresa sektore batzuekinlan dinamika eta harreman baliagarriakgaratzeko, ikasteko behar diren baliabide tekniko eta humano guztiekin, ekintzailetzan eta esperientzian oinarrituta.
GARAIA-n zerbitzuak eskaintzen dira ekintzailetzarako, enpresa, bulegontzako eta lursailentzako. Horrez gain coworking bat dute, alokatzeko gelak eta guneak, eta bulego birtual bat ere. Horretarako, zerbitzuen katalogo zabal bat diseinatu dute, proiektuaren bizitzan zehar agertzen diren beharrei erantzuteko, sortzen den unetik hasi eta sendotu arte.