Facebookek CTRL-Labs sortzen ari den enpresa berria erosi duela ezagutzera eman du orain dela gutxi. Enpresa honek, teknologiarekin ikerketak egiten ditu adimenaren bitartez ordenagailuak kontrolatzeko. Beren helburua, seinale neuronalekin ordenagailuak kontrolatzea da.
Ordenagailuak modu honetan erabiltzeko, momentuz, eskumuturreko bat sortu dute honen bitartez adimeneko seinale elektrikoak dekodifikatuko dituenak seinale digitalak bihurtzeko.
Bosworth, Facebook Reality Labs lehendakari ordearen hitzetan, “gure intentzioa antzematea du helburu eta horrela, argazki bat partekatzea lagun batekin egiteko gaitasuna izango dugu mugimendu txiki batekin”.
Eguneroko produktuetan teknologia berri hau erabiltzea espero da urte gutxi barru.