Osasun krisia dela eta jende asko lanik gabe geratu da. Askok beren profila hobetzen ari dira, aukera berriak lortzeko asmoz.
Neoland, segmentu digitalean gehien eskatzen diren hiru adarren prestakuntzan espezializatutako eskola, Bootcamps direlakoen garrantzia nabarmentzen du, beren bizitza profesionalari bira bat eman eta denbora errekorrean lan berri bat lortu nahi dutenentzat irtenbide ezin hobea baita.
Bootcamps batean lanbide teknologiko bat ikasteko aukera dago, denbora gutxian eta modu intentsibo batean. Gainera, ikasleek Junior mailarekin ateratzen dira kurtsoetatik, eta horrekin, lan egiteko aukera dute.
Neolandaren ustez hauek dira gehin eskatzen diren lanbideak:
- UX/UI Diseinua: Enpresak gero eta gehiago jabetzen dira produktu digitalak erabiltzailearengan zentratu behar direla; horregatik, Interfazeen (UI) diseinua eta Erabiltzailearen Esperientzia (UX) dira gaur egun gehien eskatzen diren lanbideetako bat.
- Web-garapena: Produktu digital guztiek web-garapena behar dute, eta JavaScript gaur egun gehien erabiltzen den programazio-lengoaia da. Horregatik, Full Stack web-garatzailea teknologia-sektoreko enpresek gehien eskatzen duten lanbideetako bat da.
- Data Science: Big Datak datu-kopuru izugarria sortzen du, eta Data Science enpresak konpainietan erabakiak hartzeko informazio erabilgarri bihurtzen ditu. Horregatik, lanbide hori enpresa digitalek gehien eskatzen dutenetako bat da.
- APPen programazioa: Denok dakigun bezala, App-ak gailu mugikorretan, hala nola Smartphone edo Tabletetan, instalatzen diren software-aplikazioak dira. Aplikazio horiek guztiak sortzeko, Android-en edo ios-en garapenean espezializatutako profesional asko behar dira.
- Product Management: Produktu digital guztiek dute Product Manager figura, produktu baten estrategiaren, plangintzaren, merkaturatzearen eta jarraipenaren arduraduna. Proiektuan parte hartzen duten talde guztiak koordinatzea du helburu.
- Marketin Digitala: marketin digitala enpresa batek Interneten bere produktu edo zerbitzuak saltzeko egiten dituen publizitate-ekintza eta -estrategien batasuna da. Gaur egun, ezagutza tekniko oso sendoak dituzten profesional asko behar dituzte enpresa horiek.
Eskola honetan 3 hilabetetan bakarrik ikasi daitezke lanbide hauek. Animatuko zara?
Fuente de información: eleconomista.es