Berriak

Eusko Jaurlaritzak, Lanbideren bidez, 6,5 milioi euro bideratu ditu gazte-enpleguaren programa operatiboaren esparruan gazteak kontratatzeko laguntzetara

Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur goizean, bere sailaren akordioa nabarmendu du; toki-erakundeek gazteak kontratatzeko laguntzak aurreikusten ditu akordioak, Lanbide bidezko gazteen enpleguaren programa operatiboaren esparruan, 6.500.000 euroan.
“Lanbidek diru-laguntzen deialdia sustatuko du, gazteen enplegua bultzatzeko eta, horretarako, lanerako eta norberaren garapenerako aukerak eskainiko zaizkie gazteei. Deialdiaren bidez, halaber, Euskal Autonomia Erkidegoan enplegu-politiken tokiko dimentsioa sendotu nahi da eta, bereziki, gazteen kolektiboak langabezia gehien jasaten duten zonetan”, esan du Artolazabal sailburuak.
“Horren bidez, helburua da gazteen, 30 urtetik beherakoen eta ikasketak amaitu ondoren edo enplegu gabe geratu ondoren langabezian daudenen enplegagarritasuna hobetzea eta, horrela, “enpleguaren eremua gainditzen duen arazoari aurre egin; izan ere, gizarte-integrazioan eta gazteen biziproiektuen garapenean ere badu eragina”, esan du Artolazabalek.
Laguntzen onuradunak udal toki-erakunde kontratatzaileak dira. Udalak eta toki-garapenerako agentziak dira.
“Lanbide, Eusko Jaurlaritzaren 2020rako Euskal Enplegu Estrategiaren barruan eta Enpleguaren aldeko Europako Estrategiarekin eta formula berrien bilaketarekin bat etorriz, gazte-enplegua sustatzen du, eta, horretarako, lanerako eta norberaren garapenerako aukerak eskaintzen dizkie gazteei eta Euskal Autonomia Erkidegoan enplegu-politiken tokiko dimentsioa sendotzen du, bertako errealitate sozial eta ekonomikora egokituta eta ingurunearen eta jardun-eremuen ezagutza sakonean oinarrituta, eta lurraldekohesioa sustatzen du, bereziki, gazteen kolektiboak langabezia gehien jasaten duten Euskadiko zonetan”, esan du Artolazabal sailburuak.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.