Eusko Jaurlaritza, LHz jarduten Europan

Jorge Arevalo Lanbide Heziketako sailburuordeak “The Role of Regions and Cities in Delivering High Quality Apprenticeships” (Eskualdeen eta hirien eginkizuna kalitate handiko ikaskuntzak ezartzean) Europako goi-mailako biltzarrean parte hartu du joan den ekainaren 3an. Biltzarra Europako Batzordeak eta Europako Eskualdeen Batzordeak (CDR) antolatu dute, EARLALL (Bizitza Osoan Zeharreko Ikaskuntzarako Eskualdeko eta Tokiko Agintarien Europako Elkartea) sarearen laguntzarekin. 

Euskadiko Lanbide Heziketa jardunaldiko hasierako hitzaldia emateko gonbidatu zuen Europako Batzordeak, eta Jorge Arevalo sailburuordeak, Euskadiko Lanbide Heziketak gaur egun darabilen ikuspegitik, Lanbide Heziketaren etorkizunari Europak nola aurre egin behar dion azaldu zuen. Jardunaldi telematikoa ekainaren 3an eta 4an egin ziren eta goi-agintariek hartu zuten parte. Hasiera emateko saioan Nicolas Schmit Enpleguko eta Gizarte Eskubideetako Europako komisarioak eta Apostolos Tzitzikostas Europako Eskualdeen Batzordeko lehendakariak esku hartu zuten. 

Pertsona ardatz 

Jorge Arevalo Lanbide Heziketako sailburuordeak, bere hitzaldian hizpide hartu zituen gure gizartean gertatzen ari diren aldaketa sakonak, batez ere 4. Industria Iraultzaren abiadura azkarraren ondorioz, eta aurrean dugun agertokia deskribatu zuen, robotika, adimen artifiziala eta 5G eta 6G konektagarritasuna bereizgarri izango dituena. “Mundu horretan dena egongo da konektatuta, 5.0 gizarte berria izango da”, adierazi zuen. 


Hori dela eta, Europak aldaketa handiak egin behar ditu, eta horrek, Arevaloren hitzetan, “behartzen gaitu Europako ekoizpen-egitura eraldatzera, enpleguak beste era batera antolatzera eta gure prestakuntza-sistemak aldatzera”. 


Lanbide Heziketako sailburuordeak azpimarratu zuen gizakiak izan behar duela 5.0 gizarte honen helburu lehena, eta edozein aldaketaren ardatza pertsona izan behar dela. “Errazena makinak erostea da; zailena horiek lanean jartzea eta ez gelditzea lortzea da. Automatizazioak eta robotikak har dezakete oinarrizko eskulanaren lekua, baina gauza guztiek ongi funtzionatzeko pertsona espezializatuak eta ongi prestatuak beharko dira”, adierazi zuen. 


“Horretarako -azaldu zuen-, Lanbide Heziketaren erronka da jarduerak arlo ezberdinetara zabaltzea eta hedatzea, aurrean dugun etorkizun konplexu horri erantzun ahal izateko”. Lanbide Heziketak, beraz, erronka berriei erantzun behar die: ikaskuntza-metodo berriak garatu behar ditu; antolakuntza-sistema berriak ezarri behar ditu; eta Lanbide Heziketako ikastetxeak LH 5.0 ikastetxe adimendunak bihurtu behar ditu. “Goi-errendimenduko formakuntza, berrikuntza estrategikoa eta adimen aplikatua landuko dituzten ikastetxeak izan behar dute, pertsonen prestakuntza goitik behera aldatuz eta gure enpresei garapen adimendunerako bidean lagunduz”. 

Lankidetza-sareak eta bikaintasun-zentroak 


Europako Batzordeak 2018an hartu zituen dagoeneko erreferentziatzat Euskadiko Lanbide Heziketa eta Tknika (Euskadiko LHren Ikerketa Aplikatuko Zentroa) Europako bikaintasun-zentroen ekimena abian jartzeko. Europako Batzordetik sustatzen ari diren -eta sektore ezberdinetan 12 lankidetza-plataforma lideratzen dituzten- Europako bikaintasun-zentro horiek eredutzat hartuta, Arevalok berretsi zuen formula horrekin jarraitu beharra dagoela, hau da, sarean lan eginez. “Lankidetza-sareak estrategikoak dira etorkizuneko erronka horiei erantzuteko; garrantzi ikaragarria dute etorkizun arrakastatsua finkatzeko”. 


Alde horretatik, ziurtasunez adierazi zuen estrategia horren emaitza bikainak urte gutxiren buruan ikusiko direla, eta Europa munduko Lanbide Heziketaren buruan kokatuko dutela. 
Hitzaldiari amaiera emateko, oraindik ere lan ugari dagoela egiteko aitortu bazuen ere, adierazi zuen bide onetik goazela. “Baina gogoan izan etorkizuna orain prestatu behar dela. Gauzak egiteko beste modu bat asmatu behar dugu, bihar zer beharko dugun pentsatuta eta gaur diseinatzen hasita”. 

Mahai-ingurua 


Euskadiko Lanbide Heziketak ekainaren 4an jarraitu zuen jardunaldian parte hartzen, eta kasu horretan Rikardo Lamadrid Hezkuntza Saileko Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendariak eta Iñigo Araiztegui Tknikako (Euskadiko LHren Ikerketa Aplikatuko Zentroa) Nazioartekotze alorraren arduradunak esku hartu zuten. 


Biek Europako prestakuntzaren etorkizuneko erronketan tokiko eta eskualdeko eragileek duten inplikazioari buruzko mahai-inguru telematiko batean parte hartu zuten, Bretainiako (Frantzia), Västra Götalandeko (Suedia) eta Erroma Hiriko (Italia) ordezkariekin batera. 

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.