EuskalHack ekitaldiaren aurtengo edizioa Donostian egingo da, ekainaren 21ean eta 22an, Olarain Ikastetxe Nagusian. Ekitaldia informatika arloan interesa dutenentzako da, profesionalak, naiz ikerlariak edo afizionatuak. Jardunaldien helburua ezagutza partekatzea da hitzaldien eta
networking saioen bitartez.
4. edizio honek inoiz baino ikuspegi parte-hartzaileagoa izango du eta bertaratuen gaitasunak ere ekintza ezberdinekin jarriko dituzte proban. ¡Benetan interesgarria!
EuskalHack-en egongo diren hizlari batzuk: Michele Orrù, segurtasun aholkularia eta The Brownser Hacker’s Handbook liburuaren egileetako bat; Giuseppe Trotta, phishing eta read teaming infraestructure automation arloan aditua eta Bettercap proiektuko kidea; eta Julie Gommes, zibersegurtasun arloko aholkularia eta hacktibista eta arriskuen analisiko, pribatutasuneko eta kriptografiako espezialista.
Servelees computing teknologiari buruz hitz egingo da, baita internetko pribatasunari buruz, phisging- automatizatuaren inguruan ere eta bideojokoetako segurtasunari buruz. Zer iruditzen zaizkizu gaiak?
Jolasa, ikerketa eta garapena izango dira landuko diren arloak eta ostiral gauean (ekaina 21)
Gau-Hack hackatoia antolatuko da. Bestalde, kongresuaren aurretik ingeniaritza sozialeko probetan oinarritutako ekitaldi berezi bat antolatuko da: SECTF – Social Engineering Capturing the Flag.
EuskalHack Security Congress ekimena EuskalHack-ek (Euskadiko hacking etikoko lehen elkarteak) antolatzen du SPRI Taldearen eta Basque Cybersecurity Centre-n babesarekin. Informatikako segurtasunaren arloko profesionalek eta adituek osatutako elkarte horren helburu nagusia zibersegurtasunaren kultura sustatzea da.