+Trebakuntza

Euskadiko eta Holandako LHko ikasleak elkarlanean

Diseinua International proiektuaren helburua da kultura eta teknologia arloetako gaitasunak eta talde-lanerako trebetasuna bultzatzea

Euskadiko eta Holandako Lanbide Heziketako 15 ikasle Diseinua International ekimenean parte hartzen ari dira. Ekimen horrek urtero aurkezten du erronka teknologiko bat, taldeen arteko lankidetzaren bidez gainditu behar dena. Aurtengo edizioko erronka da makina bat diseinatzea eta fabrikatzea 3D inprimaketarako plastikozko filamentuak egiteko. Baina ekimen honen ezaugarri nagusia da lantalde bakoitzean Euskadiko eta Holandako ikasleak daudela, eta horrek esan nahi du nazioartekotzearekin lotutako gaitasunak ere garatzen dituztela.

“Mugikortasun birtuala deitzen dioguna erabiltzen dugu” azaldu du Julen Elgetak, Euskadiko Lanbide Heziketako 24 ikastetxe biltzen dituen HETEL elkarteko presidenteak, “ados jarri behar dute balizko konponbideak aurkezteko, proiektua garatzeko eta gero defendatzeko, kontuan hartuz ezin dutela elkar ikusi fisikoki, toki desberdinetan daudelako”. Hala, proiektuaren helburua da benetako enpresetan erabili ohi diren lan-moduak imitatzea, eta, ezagutza teknologikoez gain, horretarako baliatzen diren gaitasunak garatzea, hala nola, ingelesezko komunikazioa, talde-lana eta kultura desberdinetako pertsonen arteko lankidetza.

Nazioartekotze arloko esperientzia hori Fabrikazio Mekanikoko Diseinuari buruzko Lanbide Heziketako Goi-mailako Zikloan egiten da. Euskaditik, bost HETEL ikastetxetako (hiru Bizkaikoak, bat Arabakoak eta bat Gipuzkoakoa) hamar ikaslek parte hartu dute; Holandatik, berriz, ROC Da Vinci zentroko bost ikaslek. Lantaldeak dagoeneko hasi dira lanean, eta martxoan Holandan aurkeztu beharko dituzte euren proiektuen emaitzak, hango irakaslez eta enpresaz osatutako epaimahai baten aurrean.

HETEL elkarteak 6 urte daramatza Diseinua International proiektua bultzatzen, eta edizio bakoitzean erronka desberdin bat aurkezten du, euskal ikasleek beste herrialde batzuetako ikasleekin lankidetzan gainditu behar dutena. Ekimen honek auto-prestakuntzan eta sormenean zentratzen den e-Motive metodologia darabil. “Erronka aurkezten denetik gainditu arte jarraitu beharreko urratsak ematen dizkiegu, baina metodologia honetan, eurak dira euren ikaskuntzaren protagonista. Irakasleek laguntzen diete jarraipena eginaz eta orientazioa emanez, baina ez diegu azaltzen nola egin behar dituzten gauzak” dio Julen Elgetak.

HETEL

Euskadiko gizarte ekimeneko lanbide heziketako 26 ikastetxe biltzen dituen elkarte bat da. HETEL 1987an sortu zen eta, gaur egun, konpromisoa, ilusioa, sormena eta elkarlana oinarritzat izanda, lanean dihardute gazteen lan aukerak hobetzeko eta Euskadiko enpresen premiei erantzuteko asmoz. 2015ean, lanbide heziketaren eremuan Zilarrezko A Saria kudeaketa aurreratuari jaso duen lehen erakundea izan da.

Gaur egun, bere lantaldeak ondorengo erronketan lanean dihardute: Lanerako formakuntza; LH Duala eta espezializazioa; IKTak gelan eta zentroaren kudeaketan; Berrikuntza teknologikoko proiektuak; beTEKu; Nazioarteko moilitatea eta proiektuak; Erronkak elkarlanean ebazteko ikasketak (ETHAZI); Zentroen administrazioa eta kudeaketa; Eleaniztasuna - euskara; Oinarrizko LH; Komunikazioa; Enpresentzako zerbitzu teknologikoak; Ikastetxeen arteko proiektuak.

  • Misioa: Lanbide Heziketa arnasten dute, herriaren aurrerapen sozioekonomikoa sustatzeko.
  • Ikuspegia: Lanbide Heziketaren itsasargia izatea.
  • Baloreak: Sormena; Ilusioa; Konpromisoa; Kolaborazioa.

HETEL nazioartean

HETEL Abantean ikastetxeak bereizten dituzten baloreetako bat nazioartekotzea da. Lanbide heziketarekin eta enpresarekin lotura duten mundu osoko ikastetxe eta erakundeekin harremanetan da HETEL Abantean, eta sare horrek hainbat aukera ematen ditu:

  •  Erasmus+ bekei esker, Europako enpresatan esperientzia eskain diezaiekete bere ikastetxeetako ikasleei.
  • Munduko edozein tokiko enpresetan nazioarteko esperientzia eskaintzen diete Goi mailako tituludunei (Unibertsitatea eta goi mailako Lanbide Heziketa).
  • Mundu osoko LHko ikastetxeekin, unibertsitateekin eta enpresekin lan egiten dute, gure irakasleak etengabe eguneratuta egon daitezen, ikuspuntu tekniko, pedagogiko eta konpetentzial batetik. 

Izan ere, HETELen arabera, "talentua munduko edozein tokitan sortzen eta garatzen baita".

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.