Berriak

Europako hedabide eta hizkuntza gutxituei buruzko azterlan bat aurkeztu dute Atlantan

Iñaki Zabaletak, Kazetaritzako katedraduna eta UPV/EHUko “Europako Hizkuntza Gutxituetako Hedabideak eta Kazetaritza”-ri buruzko HEKA ikerketa taldeko zuzendaria dena, 4.800 kazetari lanaldi osoan hizkuntza autoktonoetan lan egiten ari direla esan zuen Atlantako kongresuan. Kazetari guzti hauek 1.070 hedabideetan lan egiten dute komentatu zuen ere, beste datu batzuen artean, “Hizkuntzalaritza Aplikatuko Amerikako Elkartearen (AAAL)” urteko kongresuan emandako konferentzian.
 
Ikerketa taldeak 18 urtez aritu da lanean, hizkuntza gutxitu batean aritzen diren kazetaritza eta komunikabideei buruz datuak jasotzen. Ikertutako hizkuntzak hauek izan dira: euskara, galiziera, katalana, irlandera, gaeliko eskoziera, bretoiera, korsikera, frisiera eta samiera (laponiera).
 
Zabaletaren hitzetan, hizkuntza komunitate hauek osotara 37 milioi lagun dituztela dio eta horietatik, 12 milioi bertako hizkuntza hitz egiten dutela dio. HEKA taldearen ikerketen arabera, komunikabide horien urteko bolumen ekonomikoa (diru sarreren batura) 1.219 milioi eurokoa da. Diru gehien duten hedabideek katalanez eta euskeraz aritzen dira. 712 milioi katalanez aritzen diren hedabideei dagokio eta 103 milioi euro, berriz, euskarazkoei. Aztertutako hedabide guztietatik %87ak webgunea du eta %75ek sare sozialetan profila ireki dute.
 
Hitzaldian bertan, ikerketaren beste datuak ezagutzera eman ziren ere eta horietatik, bat oso interesgarria: Hedabideen Garapen Indizea, Zabaletaren ikerketa taldeak egindakoa. Indize horrek hizkuntza gutxituetako indar mediatikoaren maila neurtzen du, hainbat aldagai aztertu ostean.
 
Aurten, lehenengo aldia izan da AAAL elkarteak Espainiako unibertsitate baten ordezkari bat hizlari moduan gonbidatu duena. HEKAko zuzendariaren esanetan “AAAL elkarteak egindako gonbidapena, kongresuko kideen aurrean (gehienak Estatu Batuetako eta Kanadako hizkuntzalariak) oso hitzaldi bat emateko, gure taldearen eta unibertsitatearen beraren lanaren aitormena” da. Iñaki Zabaleta oso harro agertu zen, bere esanetan ere, AAAL elkarteak beraiekin kontaktuan jarri zirelako “aspalditik ari zirelako gure ikerketak jarraitzen”. Gainera, antolatzaileen iritziz, Zabaletaren hitzaldia oso harrera ona izan zuen Kongresuan zeuden 1.500 kideen aurrean.
 
Informazio-iturria: Prentsa Oharra ehu.es 

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.