UNEDek eta EHko Unibertsitateak sortutako proiektuaren helburua, blockchain teknologiaren zabalkunderako eta hedapenerako bereziki, unibertsitateari eta unibertsitate-komunitateari irekitako mintegiak antolatzea da
Proiektua jakin minaren transferentzian oinarritzen da UNEDek azaldu duen moduan. Helburua Blockchain teknologiaren zabalkuntza egitea da balio soziala duen jakin minaren transferentzia eginez, kateatutako eta enkriptatutako datuen teknologia erabiliz.
Blockchaineko Unibertsitatea aurrerapauso bat da Espainiako profesionalen arteko lehiakortasuna bultzatzeko eraldaketa global honen barruan.
Programaren helburua mintegi irekiak antolatzea da, gizartearentzat eta baita profesionalentzat ere.
Proiektuaren zuzendarikidea, Germán Ruipérez-en ustetan:
“2019.urtean Blockchainaren merkatua Europan 609 milioi eurotara ailegatuko da, %51ko handipenarekin 2018. urtearekin konparatuta.
“Enpresen %75,5 Blockchainari esker, beren transformazio digitala eraldatzea espero dute hurrengo bost urteetan. “
“Europako herrialdeen %15a 2020.urtean bozkatzeko sistemak ezarriko dituzte Blockchain teknologia erabiliz”
“2020.urtean 150 milioi pertsona beren identitatea modu digital batez kudeatuko dute Blockchain teknologiari esker”
UNEDk eta EHUk esperientzia handia dute teknologia honekin. Beste gauzen artan, UNEDek adibidez, astean behin irratiko saio batean gai honi buruz hitz egiten du. EHU aldiz, 2018. urtean ospatutako
Ikasnabar kongresuan Blockchain egiaztapenean lehenengoak direla diote. Dena den, badira beste unibertsitate batzuk ere gai horretan lan egiten ari direnak:
Chilen,
Colombian eta
Chinan, adibidez.