Ander Etxeberria MONDRAGON Koorporazioko Hedapeneko zuzendaria da. MONDRAGON Korporazioan urtero 2.000 bisita jasotzen dituzte mundu osotik kooperatiben funtzionamendua ezagutzeko, eta Anderrek azpimarratu du nazioarteko bisitariak gehien harritzen dituena honako hau dela: “modu kooperatiboa ez dela ezaguna eta ez dagoela agintari publikoen agendetan”.
Anderren arabera, kooperatibak gizartearen hobekuntzarako tresnak gisa ulertzen ditugu, nagusiki kalitateko lanpostuen sorreraren bitartez. MONDRAGONen laneko kooperatibak gara; pertsona bazkideek egunetik egunera ematen dutena beren lana da. Kontu garrantzitsuenak bileretan erabakitzen dira, bakoitzak bere boza du, eta ordainsari altuenaren eta baxuenaren arteko aldea erlatiboki oso txikia da”.
Anderrek bisitari atzerritarrei atentzioa gehien deitzen diena azaltzen du ere: “Bisitatzen gaituzten pertsonen gehiengoak zertxobait badaki MONDRAGONi buruz. Politika, unibertsitate, enpresa edo kazetaritza arloetatik datoz eta zerbait ikasi zuten, irakurri zuten edo bideoren bat ikusi zuten horri buruz. Asko harritzen die esperientzia hau indarrean egotea hain gutxi kooperatiboa den mundu batean, era kooperatiboa ezezaguna izatea eta ez egotea agintari publikoen agendetan”.
Etxeberriak bisitari horien zalantza ohikoenak azaltzen ditu ere: “Iristen direnean, galdera nagusia da zer egin behar duten antzeko zerbait sortzeko beren komunitatean, erregioan edo herrialdean. Ohikoak dira ere zalantzak zein modutan gauzatzen direnari buruz lankidetzak kooperatiben artean, zuzendariek alde egiten al dutun beren ordainsariak beste enpresetan baino baxuagoak izanagatik (gaur egun munduan buru den ikuspuntua dela eta), nolakoa den partaidetza bileretan…
Kooperatibismoaren etorkizuna
Ander Etxebarriak gure mugetatik at kooperatibismoak duen etorkizunaz badu bere iritzia: “Jose Maria Arizmendiarrieta Arrasate-Mondragonera 1941ean iritsi zen, baina lehen enpresa ez zuten 1956era arte ireki. Hau da, 'sirimiri'ko urteak eta urteak daude bitartean; aktibismoko urteak, bereziki gazteekin. Horrela, gure esperientzia kooperatiboan, kooperatibak behetik gora sortu dira. Hau horrela izanik, munduko toki askotan dagoen legeria eta kultura kooperatiboaren faltarekin, ez dugu modurik aurkitzen gure filialek izaera kooperatiboa izateko. Zentzu honetan, egiten duguna da laguntzea, hedapen kooperatiboaren bitartez, entitateei beren herrialdeetan kooperatiben sorkuntza sustatu nahi dutela. Horrela, kooperatibak sortu ziren eta sortzen ari dira gure esperientzia kooperatiboaren inspirazioari esker; baditugu adibideak Holandan, Brasilen, Frantzian, Ingalaterran, Estatu Batuetan, Indian… Desberdintasuna hazten dihoan mundu batean, eredu kooperatiboa geroz eta beharrezkoagoa da”.
Honi lotuta, MONDRAGONEK mantentzen al ditu bere identitate kooperatiboaren zeinuak, denborak aurrera egin izan duen arren eta globalizazioa kontuan izanda? Bada Etxeberriak honakoa dio: “MONDRAGONeko kooperatibetan, lehen eta orain, lana biltzen da, kide bakoitzak boz bat du, ordainsari ezberdintasuna txikia da eta aurrera egin nahi da oso ondo sustraituta dauden ingurune horietatik aurrera. Horren adierazpenak, ziuraski, nabariagoak izan dira iraganean, non dena egiteke zegoen herrialde honetan, baina uste oso berdinarekin jarraitzen da. Horren adierazle dira parte garen komunitateetan eremu ezberdinetan egiten diren ekintzak, haragoko ekintzak (Mundukideren bidez, nagusiki) edo erreskateko operazio handia kooperatiba handienetatiko baten krisialdian zehar.