Hitz egin dezagun Europaz

Erasmus+, geroz eta irekiago

Erasmus+ EBko programa da, sustatzen duena hezkuntza, heziketa, gazteria eta kirola Europan. 14.700 milioiko bere aurrekontuak -2020 arte-ikasketa, ezaguera jasotzeko eta boluntariotzako aukerak eskainiko ditu 4 milioi europar baino gehiagori.
Erasmus+ programa, 2020ra arte luzatzen dena, ez da bakarrik ikasleei zuzentzen. Han bat egin dute aurreko zazpi programak eta aukerak eskaintzen ditu pertsona eta erakunde desberdin askori.
Izan ere, Erasmus+-ek adin guztietako pertsonei ezaguerak eta esperientziak garatu eta partekatzeko aukerak ematen dizkie herrialde desberdinetako instituzioetan eta erakundetan.
EBk ia 30 urte daramatza Erasmus programa finantzatzen, ahalbidetu dienak Europako hiru milioi ikasle baino gehiagori beren ikasketen parte bat goi mailako beste instituzio batean edo beste erakunde batekin egitea Europako beste herrialde batean.
Baina Erasmus+-ek aukera hauek handitzen dizkie guztiei: ikasleak, pertsonala, bekadunak, irakasleak, boluntarioak, etab. Ez da Europara ez europarretara muga-tzen. Erasmus+-ek munduko interesatu guztiei aukerak eskaintzen dizkie.
Lehenik eta behin ikasleak daude. Ikasketak atzerrian Erasmus+-eko funtsezko alderdi bat dira eta beren eragin baikorrak erakutsi dituzte ondorengo lan-aukerei dagokienez. Hizkuntzen ezaguerak hobetzeko aukera bat irudikatzen dute, independentzia eta norberarenganako konfiantza hartzea eta kultura berrietan txertatzea.
 
Halaber, Erasmus+-ek irakaskuntza emateko aukera ematen du atzerriko hezkuntza-instituzio batean, bai irakaskuntzako langilegoari, bai beren esperientziak eta ezaguerak partekatzera gonbidatzen diren beste pertsonei.
Hala ere, azpimarragarria da Erasmus+-ek hezkuntza sektoreko pertsonalari irakaskuntzarekin harremana duten eta ez duten kontuetan heziketa eskaintzen diola. Atzerriko heziketak izan daitezke ekintza profesionalen behaketa edo ikastaro espezifikoak.
Erasmus+-ek ere lan-esperientzia baliagarri bat eskuratzen laguntzen du atzerrian praktikak egiteko aldiekin. Praktiketarako Erasmus+-en lagunosa eska dezakete unibertsitateko eta Lanbide Heziketako ikasleek, titulatu berriek eta aprendizek.
Baina Erasmus+ gazte guztietara irekia da, ez bakarrik hezkuntza edo heziketako ikastaroetan matrikulatuak dauden gazteei. Erasmus+-ekin boluntariotza egin daiteke Europan edo beste tokietan edo gazteen elkartrukaketan parte hartu.
Azkenik, Erasmus+-ek gazteekin lan egiten duten profesionalen garapenean laguntzen du heziketa-aldien bitartez edo integrazioaren bidez atzerriko sareetan. Atzerrian egiten diren ekintzak izan daitezke heziketako ikastaroak, ikerlaneko bisitak, erakundeetan egiten diren ekintza profesionalen behaketa, etab.
 
Ez bakarrik pertsonei irekia
Erasmus+-ek aukerak eskaintzen dizkio erakunde-sorta handi bati, hala nola unibertsitateak, hezkuntza eta heziketako zentroak, hausnarketako taldeak, ikerketa zentroak edo enpresa pribatuak.
Erasmus+-en parte hartu nahi duten erakundeek garapeneko eta sareetan txertatzeko ekintza ezberdinen bitartez egin dezakete, barne bere langilegoaren trebetasun profesionalen hobekuntza estrategikoa, gaitasunen garapena eta elkarte kooperatibo transnazionalen sorkuntza beste herrialdetako erakundeekin emaitza berritzaileak lortzeko edo jarduera honak elkartrukatzeko.
Gainera, erakundeek ikasketagatiko mugikortasun aukerak erraztu behar dizkiete ikasleei, langileei, aprendizei, boluntarioei, gazte-animatzaileei eta gazteei.
 
Erakunde partaideek jasotzen dituzten onuren artean daude nazioarteko testuinguruan moldatzeko ahalmen handiagoa, kudeaketako metodo hobeak, finantziazio eta proiektuetako aukerak lortzeko aukera gehiago, proiektuak prestatzeko, kudeatzeko eta jarraitzeko gaitasun gehiago eta ikasleentzako eta pertsonalarentzako aukera erakargarri gehiago.
Zentzu honetan, Erasmus+-ek ekintza ezberdinak burutzen ditu erakundeei zuzenduta. Ekintza gakoa 1-ek ikasleen, langileen, boluntarioen, gazte-animatzaileen eta gazteen mugikortasuna sustatzen du. Erakundeek ikasleak eta pertsonaleko kideak bidal ditzakete herrialde parte-hartzaileetara, edo herrialde parte-hartzaileetako ikasle edo pertsonaleko kideak hartu, eta irakaskuntzako, heziketako, ikasketako eta boluntariotzako ekintzak antolatu.
 
Ekintza gakoa 2 hezkuntzako, heziketako eta gazteriako sektoreen garapenerako pentsatua dago bost ekintza nagusien bitartez:

  1. Elkarte Estrategikoak, sektorean berrikuntza eta sustapeneko ekimenak bultzatzen dituztenak lankidetzarako, berdinen arteko ikasketarako eta esperientziaren elkartrukaketarako.
  2. Ezaguerarako Aliantzak goi mailako hezkuntzan berrikuntza suspertzeko enpresekin batera eta irakaskuntzako eta ikasketako planteamenduei laguntzeko, baita ekintzailetzari hezkuntzan eta goi mailako hezkuntzaren sistemen modernizatzeari Europan.
  3. Aliantzak Konpetentzia Sektorialei konpetentzia profesionalen gabeziak jorratu nahian eta lan-merkatuko beharretara lanbide heziketa hobeto egokitzeko. LHa modernizatzeko, ezaguerak eta praktikak elkartrukatzeko, atzerriko lana sustatzeko eta prestakuntzen aitorpena handitzeko aukerak daude.
  4. Gaitasunen Garapena goi mailako hezkuntzaren eremuan goi mailako hezkuntzaren modernizazioa, irisgarritasuna eta nazioartekotzea sustatzeko herrialde bazkideei.
  5. Gaitasunen garapenerako proiektuak gazteriaren eremuan gazteekin lana sustatzeko, baita ikasketa ez formala eta boluntariotza, eta ikasketa ez formalerako aukerak elkarte bazkideekin.
Irakaskuntza, ikerketa eta EBri buruzko eta bere politikei buruzko eztabaidetarako aukerak daude ere Jean Monneten programan; eta bukatzeko kirolaren sustapena dago ere, ariketa fisikoaren eta arlo honetako ekintza berritzaileen sustapenerako ekintzak sortu eta egiteko, irabazi asmorik gabeko gertaerak antolatzeaz gain, kirolan partaidetza sustatzera bideratuak.
Helburuak
Erasmus+-ek Estrategia Europa 2020n laguntzen du hazkunderako, enplegurako, justizia sozialerako eta inklusiorako, eta marko estrategikoaren helburuetan kooperazio europarrarentzat hezkuntza eta heziketako eramuan (ET 2020).
Herrialde bazkideen garapen jasangarria sustatu nahi du ere goi mailako hezkuntzaren eremuan eta EBren estrategiaren helburuen egikaritzan lagundu gazteriarentzat.
Programaren barne ondorengo gai espezifikoak planteatzen dira:
  • Langabezia murriztu, bereziki gazteen artean.
  • Nagusien hezkuntza sustatu, bereziki lan-merkatuak eskatzen dituen konpetentzia eta prestakuntza berrietan.
  • Gazteak animatu Europako bizitza demokratikoan parte hartzera.
  • Berrikuntza, kooperazioa eta berrikuntzak bultzatzea.
  • Eskola-uztea murriztea.
  • EBko herrialde bazkideekin kooperazioa eta mugikortasuna sustatzea.
Erasmus+ pertsona eta erakunde askotara irekia dago, nahiz eta onarpen-irizpideak desberdintzen diren ekintza eta herrialdearen arabera.
Partikularrek Erasmus+-ek finantzatutako aukera askotan parte har dezakete, gehiengoak programan parte hartzen duen erakunde baten bitartez egin arren. Onarpen-irizpideak partikular eta erakundeentzat errotuak dauden herrialdearen menpe daude.
Parte hartzera hauta dezaketen herrialdeak bi taldetan banatzen dira: programako herrialdeak eta herrialde bazkideak. Programako herrialdeak Erasmus+-en ekintza guztietan parte har dezakete, herrialde bazkideak bakar batzuetan parte har dezaketen bitartean eta baldintza jakin batzuen menpe.
 
Zifra gakoak
Bukatzeko, hauek dira zifra garrantzitsuenetariko batzuk Erasmus+ programari dagokionez:
  • Aurrekontu guztia: 14.700 milioi euro; gainera, kanpo-ekintzako EBren aurrekontuaren bitartez 1.680 milioi euro mugitu dira hirugarren herrialdeekin (herrialde bazkideak) ekintzak finantzatzeko.
  • Mugikortasuneko aukerak guztira: 4 milioi pertsona baino gehiago.
  • Goi mailako hezkuntza: 2 milioi ikasle inguru.
  • Hezkuntza eta Lanbide Heziketako ikasleak: 650.000 ikasle inguru.
  • Pertsonalaren mugikortasuna: 800.000 irakasle, hezitzaile eta langile inguru gazteriaren eremuan.
  • Boluntariotzako eta gazteen elkartrukaketako programak: 500.000 gazte baino gehiago.
  • Master ikasketetarako maileguen berme-mekanismoa: 200.000 ikasle inguru.
  • Master batuak: 25.000 ikasle baino gehiago.
  • Elkarte estrategikoak: 25.000 inguru, 125.000 eskola-zentro, lanbide heziketako instituzio, goi mailako eta helduen instituzio, gazte-erakunde eta enpresa bilduko dituztenak.
  • Ezaguerarako aliantzak: 150 goi mailako hezkuntzako instituzio eta enpresa baino gehiagok finkatuak.
  • Konpetentziak sektorialetarako aliantzak: 150 baino gehiago, 2.000 lanbide heziketako hornitzaile eta enpresa baino gehiagok finkatuak.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.